ABUZTUA | DONOSTIA 
Bisita gidatua ‘Eileen Gray:E.1207’ erakusketara

Lekua: Euskadiko Arkitektura Institutua (1 Andere.E.Zipitria Kalea). Donostia

Aitzindaria, berritzailea, polifazetikoa; bere garaira aurrea hartu zion talentua. Horrelakoa zen Eileen Gray eta horrela ikus dezakegu Euskadiko Arkitektura Institutuaren ‘Eileen Gray: E.1027’ erakusketa berrian.

Orain, uztailean eta abuztuan egingo diren bisita gidatuei esker, Gray eta bere etxearen sekretu guztiak berraurkitu ditzakezu, eta denboran zehar bidaia bat egin, modernitatearen aitzindariaren bizitzari buruz ikasteko, Grayk diseinatu zituen 25 pieza paregabe baino gehiagoz gozatzeko eta bere udako etxe ikonikoaren logela nagusian sartzeko. Logela hori 1:1 eskalan birsortu da, jatorrizko materialekin berreraikitako altzarien erreplikekin.

También en castellano.

Kontsultatu datak | Consulta las fechas