Bilboko Mugimendu Feministak deialdi propioa egin du M8rako eta lau eguneko mobilizazioa iragarri du, hurrengo ostegunetik igandera arte. M8an manifestazio nagusia egingo da eguerdiko 13:00etan Jesusen Bihotzetik hasita.
Bego Beraza eta Julia Martí M8ko asanbladaren bozeramaileek heteropatriarkatua eta kapitalismoaren kontrako ekitaldiak jendetsuak izatea espero dutela adierazi zuten programaren aurkezpenean: “Aurten berriro ere Bilboko kaleak beteko ditugu, eta ozen eta argi esango dugu: jendarte eredu hau bizigaitza dela pertsona gehienontzat, batez ere, emakume eta genero disidenteontzat, eta jasanezina planetarentzat”.
Protesta egitaraua hiru ardatzen inguruan antolatu da: antiarrazakeria, antikapitalismoa eta gorputzak eta sexualitateak. Ostegunean, justizia patriarkala salatuko dute epaitegien aurrean, 18:30ean. Ondoren, 19:00etan, Albiako lorategien ondoko auzitegian, ‘Gorputzak eta sexualitateak’ performance-a burutuko da. Ostiralean, arrazakeriaren denuntzian zentratuko dira ekintzak. Egun horretako mobilizazioak Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren Atzerritarren bulegoan izango dira 11:00etan. Arratsaldean, berriz, eserialdia egingo da 19:45ean Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean.
Feminismoa, produktu
Larunbatean feminismo antikapitalista aldarrikatzeko Kale Nagusia hartuko dute 19:00etatik aurrera. Beltzez jantzita, diskurtso feminista produktu bilakatzen dituzten dendak markatuko dituzte. Ondoren, kaleak emakumeenak ere badirela aldarrikatzeko manifestazioa egingo dute Arriagatik abiatuta.
Igandean, M8an, “Bilbo geurea izango da egun osoz”, diote Bilboko feministek. Asmoa da kaleak egun guztian hartzea. Manifestazio nagusiaren ondoren bazkaria egongo da Arenalean. Arratsaldean, beste mobilizazio bat egingo da San Frantzisko auzoraino, ‘Koloretxe’ Emakumeen Etxea aldarrikatzeko. Bertan ‘La Basu’k kontzertua eskeiniko du.
Bilboko auzoetan ere hainbat ekintza antolatu ditu mugimendu feministak eta beste talde batzuek ere programa propioa osatu dute.
DURANGO
- 18:00etan: Ekintza feminista Kurutziaga kaleko iturrian eta ondoren luntx autogestionatua Andra Marin.
ZORNOTZA
- 00:00: M8 heldu da, neska* gazteok zutik!
- 9:00 Gosaria Zelaietako karpan
- 9:30 Kalejira musikatua + herria atontzea
- 11.30 Kafe-tertulia karpan: emakumeak* eta migranteak gara
- 13.30 Herri mobiliza(k)zioa, denok Patatara!
- 15.00 Emakumeen* bazkaria karpan. Tiketak Xiberu tabernan salgai (aukera beganoa ere badago)
- 16:00 Kulturarteko bazkalostea eta mikro irekia
- 18:00 Manifestazioa eta azken ekitaldia
IRUÑEA
- 12:00 Gaztelu enparantza
- 18:00 Antonuti
GASTEIZ
- 12:30 General Loma plaza
- 17:30 San Anton plaza
DONOSTIA
- 12:00 Alderdi Eder
- 18:00 Boulevard
BAIONA
- 11:00 Pausa aurrean