Ahalduntze Bertso Eskola Feministak bederatzigarren ikasturtea hasiko du urriaren 21ean eta 2024ko ekainera arte luzatuko da. Parte-hartzaileak hilean behin, larunbat goizez bilduko dira. Irailaren 29a baino lehen eman behar da izena formulario hau beteta. Xehetasunak, hemen.
Bi talde sortuko dira, bata Gipuzkoan, Amasa-Villabonako Subijana etxean (Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitzan), eta bestea Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egoitzan, Durangon. Ikasturtean zehar bi taldeek batera egoteko egunak ere edukiko dituzte.
Bertsolaritzan emakumeak plazan izateak duen garrantziaz jabeturik, eta emakumeen jendaurreratzean ematen diren ezaugarri orokorrak kontuan hartuta, bertsolari bezala aurrera egin nahi duten emakumeentzat lagungarri izateko sortu zen 2015-2016 ikasturtean Ahalduntze Bertso Eskola Feminista.