Gaurtik aurrera, emakume feministen elkarteek, gizarte eragileek eta hala nahi duten erakunde eta pertsona guztiek ekarpenak egin diezazkiokete Euskadiko emakumeen eta gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiari.
2030 Estrategia plan orokorra da eta euskal erakunde publikoek emakumeen eta gizonen berdintasunean aurrera egiteko jarraitu behar dituzten jarraibideak eta orientabideak jasotzen ditu.
Ekarpenak egin nahi dituzu?
- Kontsultatu atariko dokumentua Emakundeko webgunean: Berdintasunerako 2030 Estrategia
- Idatzi posta honetara: berdintasunerakoestrategia2030@euskadi.eus
- Epea zabalik egongo da 2023ko abenduaren 9ra arte.
Berdintasunerako politika publikoek aurrera egiten dute herritarren parte-hartzearekin, animatu parte hartzera.