«Beldurra eta kontrolaren aurrean, justizia feminista»

Azaroaren 25erako EHko Mugimendu Feministaren komunikatua:

Azaroaren 25ean, berriz ere, EHko Mugimendu Feministak hiri, herri eta auzoak hartuko ditu “Beldurra eta kontrolaren aurrean, Justizia feminista” aldarrikatzeko. Nazkatuta gaude urtero salaketa eta aldarri berdinak egiteaz, indarkeria matxistak bere horretan jarraitzen duen bitartean!

Aurten, bereziki, Mugimendu Feministaren kriminalizazio saiakera sistematikoa nabarmendu nahi dugu, eraso hauek emakumeon eta sexo-genero disidenteon borroken eta bizitzen kontrola lortzea baino ez baitute helburu. Bai indar polizialen zein instituzioen aldetik!

Honen aurrean elkar zaintzea eta babestea da bide bakarra! Soilik borrokatuz, saretuz zein antolatuz posible baita aurrera egitea eta indarkeriarik gabeko bizitzak erdigunean jartzea.

Justizia gure gain hartuko dugu, eta autodefentsan sakontzen jarraituko dugu!

Emakume eta sexu-genero disidenteen bizitzak egunero kolpatzen dituen indarkeria anizkoitzekin amaitzeko ordua da! Ardura, denona da! Eraldaketa gure esku dago eta horretarako feminismoan kolektiboki borrokatzen jarraitu behar dugu.

Antolakuntza feministaz boteretu gaitezen!

HIRIBURUETAKO DEIALDIAK

  • DONOSTIA: 19.00 Bulebarretik.
  • GASTEIZ: 19:00 San Anton plazatik.
  • IRUÑEA: 20:00 Gaztelu plazatik.
  • BILBO: 19:00 Jesusen Bihotzetik.
  • BAIONA: 17:00 Roland Barthes zelaigunetik (Azaroaren 26an).