URRIAK 29-30 | BILBO 
Bad Gyal eta Ana Tijoux, BIME Live jaialdi urbanoan

BIME Live, udazkeneko erreferentziako musika-ekitaldia, indarberrituta dator berriro ere Bilbora, soinu urbanoz gainezka. Bad Gyal, dancehall-en erregina eta bere hit sorta amaigabea eta Ana Tijoux artista txiletar-frantsesa, aldarrikapenez betetako letrekin, nabarmentzen dira egitarauan.

Laura Sam poeta ere egongo da, Juan Escribano produktorearekin batera duen proiektua aurkezteko.

Jaialdia Miribillako Bilbao Arena aretoan izango da aurten urriaren 29an eta 30ean, bi eguneko formatua izango du eta bizi dugun egoerara egokituta egongo da baina ohikoa duen goi-mailako kalitateko artisten zerrendari eutsita. Guztira zortzi artista izango dira, hala nola Natos y Waor bikote raperoa, jaialdiaren unerik underground-ena eskainiko duena beren barra gogor eta lotsagabeekin edo Trueno argentinarra, ‘Mamichula’ abestiaren egilea eta Argentinako trap eta rap estiloen erreferentea.

https://www.bime.net/live/eu/