EKAINAK 16 | DONOSTIA 
Antropologia, feminismoa eta pandemia

Eguna: Ekainak 16
Lekua: San Telmo Museoa. Donostia

Jardunaldia Antropologia, feminismoa eta pandemia

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Antropologia Feminista Ikerketa Taldea (AFIT) Eusko Jaurlaritzak aitortutako ikerketa talde finkoa da. Talde hau ikerketa proiektu eta kontratuetan, publikazioetan eta doktoretza tesien zuzendaritzan ibilbide luzea duten irakasleez zein ikertzaile hasi berriez dago osatua.

Aforoa dagoeneko beteta dago. Itxaron zerrendan egon nahi baduzu, idatzi email bat zure izen-abizenak, emaila eta telefono zenbakiarekin helbide honetara: afeministakongresua@gmail.com. Tokia izanez gero zurekin harremanetan jarriko gara.

Gogora ezazu mahai-ingurua streaming bidez jarraitu ahal izateko ez duzula izena eman behar.

EGITARAUA

16:30_18:15 Mahai-ingurua
Dolors Comas D’Argemir (Universitat Rovira i Virgili)
Mari Luz Esteban (Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco)
Elisa Oteros-Rozas (Cátedra de Agroecología y Sistemas Alimentarios y FRACTAL)
Carmen Romero Bachiller (Universidad Complutense de Madrid)
Modera AFIT-Grupo de investigación en Antropología Feminista

18:15_18:30 Atsedenaldia

18:30_20:00 Aitzindariak / Pioneras (2020) (cast. azpitituluak eus.)
Inge Mendiorozek zuzendutako dokumentalaren aurrestreinaldia
AFITek bultzatutako dokumental honetako protagonistak Teresa del Valle, Dolores Juliano eta Verena Stolcke antropologoak dira, Espainako estatukoantropologia feministaren hastapenak eta garapena hizpide dutenak.