ANDRA I. Kazetaritza Feminista Kongresuan egongo da bihar

ANDRA egunkari feminista Pikara Magazinek antolatutako María del Carmen Molifé I. Kazetaritza Feminista Kongresuan egongo da bihar Bilbon. Kongresuaren helburua kazetari feministak biltzea da esperientziak partekatzeko eta kazetaritza feministaren arazoez eta erronkez hitz egiteko.

Bihar eta etzi egingo da kongresua eta ANDRAk, kazetaritza feministan aitzindariak, gonbidapena jaso du. ANDRA 2000 eta 2004 urteen artean argitaratu zen, orduan paperean. Kioskoetan eta harpidetzen bidez saltzen zen. Esperientza horretaz hitz egiteko egongo gara Bilbon egingo den ekitaldian.

Kongresuan beste argitalpen batzuk ere egongo dira, hala nola Emakunde aldizkaria, Frida, Klitto!, La Poderío eta Amazonas. Kazetarien artean, Maite Asensio (Berria) eta Onintza Iruretaz gain (Argia), Montse Boix (TVE), Mariola Lourido (Cadena Ser), Ana Requena (Eldiario.es) eta Patricia Simón (freelance y La Marea) egongo dira. Baita prentsa agentziak ere.