Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egiten du EUDELek Zarautzen gertatu den emakumearen erailketa salatzeko adierazpenarekin eta gaitzespenik irmoena azaldu eta elkartasuna adierazten die emakumearen senideei eta hurbilekoei.
Amorebieta-Etxanoko Udalak, EUDELek egindako adierazpenarekin bat eginez, irmoki gaitzesten du emakume baten hilketa, atzo Zarautzen. Amorebieta-Etxanoko Udalak babesa eta elkartasuna adierazi die emakumearen familiari eta haien gertuko pertsonei.
Horri lotuta, EUDEL-Berdinsareak
Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa…), emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.
Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.


