Abantoko Talde Feministak kexa formala aurkeztu dio Udalari, berdintasun teknikari bat solilik lanaldi erdira eta sei hilabeterako kontratatzeko asmoaren aurrean. “Emakumeok ez gara aldi baterakoak, eta Administrazioan ditugun eskubideak eta interesak zainduko dituen pertsona behar dugu, sei hilabetez ez ezik, egunero ere bai, udal legedian, esparru bakoitzean genero-ikuspegia txertatzeko”, eskatu dute.
Postuaren eskaera azken Enplegu Planean agertzen da. Talde feministak udalaren erregistroan aurkeztu zuen idazkia pasa den 29an.
“Betaurreko moreak, egunero”
Komunikatu batean esan dutenez, kontratazioa “ezarritako arauak betetzeko edo dominak jartzeko ekintza iruditzen zaigu, udalerriko emakumeen alde eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorraren alde lan egiteko benetako interesa baino gehiago”.
Eraginkortasuna eskatzen diote agintarie: “Egunero betaurreko moreak janzten dituen Udala nahi dugu, eta ez soilik M-8an edo A-25ean, benetako konpromisoa nahi dugu eta lehenbailehen nahi dugu”.