Eguna: Irailak 18. 19:00etan
Lekua: Basauriko Emakumeen Etxea, Marienea
SETEMetik gonbidatzen zaituztegu Medellingo (Kolonbia) Penca de Sábila erakundearen eskutik egingo den 'Indarkeria matxistak eta emakumeen gorputzean duten eragina. Medellingo kasua' mahai-ingurura. Hizlariak Marcela Bermúdez eta Mariana Soto izango dira. Une paregabea izango da gai honen inguruan duten esperientzia, testuingurua eta bizipena ezagutzeko.
Mahai-ingurua irailaren 18an egingo da, 19:00etan, Marienean (Basauriko Emakumeen Etxea).
Jarduera hau Basauriko Udalaren finantzaketarekin Medellinen (Kolonbia) aurrera eramaten ari den lankidetza proiektu baten barruan dago.