Frankismoa: emakumeen aurkako diktadura

Bizkaiko Foru Aldundiaren Emakumeak estrategiak ‘Frankismoa: emakumeen aurkako diktadura’ hitzaldia antolatu du. Apirilaren 20an izango da, 18:00etan, Durangoko Elkartegian. Hitzaldia euskaraz izango da.

María Laespada Lazpita txostengileak, Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzaile eta memoria historikoan zein historia garaikidean adituak, ibilbide historikoa eskainiko du emakumeen egoerari buruz, Bigarren Errepublikatik Trantsiziora arte: eskuratutako eskubideak, gerraren eta errepresioaren eragina, frankismoaren eredu morala eta eskubideak berreskuratzeko prozesua.

Data: apirilak 20
Ordua: 18:00
Lekua: Durangoko Elkartegia, Landako etorbidea, 4, Durango