Kultura-politika feministen giltzarrietan sakontzeko, datorren urriaren 19an, 9:30etik 14:00etara, Bilboko La Bolsa eraikinean ‘Bilboko Sinposioa. Kultur kudeaketa ekoizpen guneetan: (jarduteko) modu feministen arrastoan’ mintegia egingo da. Eusko Ikaskuntzak Bilboko Udalarekin eta Emakunderekin batera antolatua, kultura-kudeaketaren eremu jakin bati helduko dio: ekoizpen guneak.
Azken hamarkadan ekoizpen gune interesgarri asko sortu edo errotu dira Euskal Herriko hainbat lekutan, hala nola Garaion, Dinamoa, Sormene, Sarean, Eskafandra edo Katakrak. Askotariko diziplinatan lan egiten dute, eta diziplina horien inguruko ekarpenak gizarteratzeko lana ere bere egin dute.
Ekoizpen gune horien eragileek azalduko dute garatu nahi dituzten kudeaketa modu kolektiboagoak, kolaboratiboagoak eta feministagoak zer-nolakoak diren eta esperientzia metatu horretatik kultur eskubideak garatzeko zer-nolako bidea egin behar den argiago izateko, betiere kultur politika feministak iparrorratz hartuta.
Erronkak
Halaber, sinposioaren hausnarketan kokatzen laguntzeko, Haizea Barcenillak (EHU) sarrera hitzaldia eskainiko du: ‘Emakumeak erakusketetan: artearen sistemak eraikitzen dituen baztertze egiturak’.
Amaitzeko, eta eguneko ekarpenak borobiltzeko, etorkizunari begira kultur kudeaketa feministaren erronkak zehazteko ondorioen tartea zabalduko da.
Izen ematea, hemen
EGITARAUA
09:30 Irekiera instituzionala
09:45 Gaiaren kokapena
‘Emakumeak erakusketetan: artearen sistemak eraikitzen dituen baztertze egiturak’
Haizea BARCENILLA. Euskal Herriko Unibertsitatea
10:45 Esperientzia praktikoak: Sorkuntza guneak
Amaia GABILONDO. Garaion
Xabier GANTZARAIN. Dinamoa
11:45 Atsedenaldia
12:15 Esperientzia praktikoak: Bitartekaritza guneak
Gotzon BARANDIARAN. Sormene
Sandra AMUTXASTEGI. Sarean
13:15 Esperientzia praktikoak: Argitalpengintza
Lorea AGIRRE. Eskafandra-Jakin eta Elkar argitaletxea
Nerea FILLAT. Katakrak
14:00 Ondorioak eta itxiera: Kultur kudeaketa feministaren erronkak
etorkizunera begira