Emakumeek egindako Zinema Karabanaren hamabigarren emanaldia hasiko da gaur Bilbon. Edizio honetan programatutako filmek nazioarteko hainbat jaialdiren aintzatespena edo sariak jaso dituzte.
Sei film estreinatuko dira: bi dokumental eta ikusleei zenbait gai eta begirada berri eta estimulatzaile erakutsiko dizkieten lau fikzio. Apirilean Bilbon egindako emakumeen partaidetzako bideo-lantegian parte hartu zuten ikasleek beren lana erakutsiko dute jaialdiaren lehen egunean.