Elbira Zipitria hezitzaile eta euskaltzale aitzindariari buruzko dokumental fikzionatua Gipuzkoako 36 herritan ikusgai egongo da datozen asteetan. Zipitriaren bizitzako gertaeretan eta gizarteari egindako ekarpenean sakontzen du filmak.
Abenduaren 26an estreinatu zen Kursaaleko auditorioan, Zipitria hil zela 40 urte bete ziren egun berean. Arrakasta handia ikusirik, Foru Aldundiak -finantziatu duenak- udaletara zabaldu zuen emanaldiak antolatzeko aukera.
Filma eskainiko duten herriak Aduna, Aizarnazabal, Alegia, Alkiza, Amezketa, Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Asteasu, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Beasain, Deba, Elgoibar, Eskoriatza, Ezkio Itsaso, Hondarribia, Irura, Itsasondo, Lazkao, Mendaro, Oiartzun, Olaberria, Oñati, Ordizia, Ormaiztegi, Soraluze, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Zarautz, Zestoa, Zumaia eta Zumarraga izango dira.