Eguna: Ekainak 28. 18:30
Lekua: Moyua Plaza. Bilbo
Ekainak 28 Koordinadora
Langile klasearen parte garenez gero, ekoizpen baliabideetaz eta jabetza pribatuaz desjabetuak izan gara, horrela, gure biziraupenean eta bizitza-kalitatean eragina duten hamaika oztopo jartzen dizkigute: lan duina izateko sarbidea ukatzen zaigu, espekulazioak sortutako alokairuen gorakadak kalean uzten gaitu eta turismoa lehenesten duen hirian bizitzera behartuak gaude.
Beraz, gure borroka antikapitalista eta klasekoa da. Ulertu behar dugu gure esistentzia bera ez dela iraultzailea, baizik eta botere-egiturak suntsitzeko gure ekintzak direla iraultzaileak. Gure identitateak kapitalak asimilatu ditzake, eta hala gertatzen da gaur egun. Hemen, Bilbon, 45 urte baino gehiago dira LGTB erresistentzia dagoela, eta hori argi eta garbi azaldu da, familia-, harreman- eta egitura sozioekonomikoen proposamen kapitalisten alternatiba baten alde borrokatu garelako urtez urte. Baina beste behin, LGTB mugimenduak alde batera utzi eta gure eskubideen eta aldarrikapenen salmentari bide eman nahi dieten instituzioak aurkitu ditugu. Udalak berriro jarri du bere LGTB-friendly txapita Bilboko LGTB pertsonen egoera hobetzen ez dituzten ekintza performatiboen bitartez; ordaindu beharreko jarduerek eta LGTB-friendly hotelek ez digute ezertan mesederik egiten.
Boikota egitera gonbidatzen zaituztegu. Kapitalismoaren aurkako gure harrotasunagatik eta gure botereagatik aterako gara berriro kalera. Izan ere, aurten, urtero bezala, ez gara garena soilik aldarrikatzera irtengo, baizik eta iraultza egiteko dugun boterea ere aldarrikatuko dugu. LGTB BORROKA KLASE BORROKA DA!