Laura Freixas eta Cristina Fallaras, Galdakaoko Berdintasunerako Jardunaldietan

Galdakako Udalak Berdintasunerako Jardunaldien XV. edizioa antolatu du urriaren 5  eta 6rako eta ‘Feminismoa non, gu han. Poniendo la vida en el centro’ izango da izenburua.

Hitzaldiak eta solasaldiak eskainiko ditu eta partaideen artean Laura Freixas eta Cristina Fallaras idazleak izango dira. Beste izen ezagun batztuk Amaia Pérez Orozco eta Irantzu Varelarenak dira. Mugimendu feministako hainbat kidek ere hartuko dute parte.

Edukiera mugatua

Jardunaldietarako izen-ematea doakoa izango da, baina COVID-19ak eragindako egoera berezia kontuan hartuta, edukiera mugatua izango da.

Izena emateko azken eguna urriaren 2a da eta Torrezabal Kultur Etxean egin daiteke, 94 401 05 28 telefonoaren bidez, baita Galdakaoko Udalaren webgunean ere:

Informazio gehiago eta egitaraua: https://www.galdakao.eus/Documentos/Noticias/Berdintasunerako_XV_Jardunaldiak.pdf