Emakundek eta Lan Harremanen Kontseiluak (LHK) lankidetza-hitzarmena sinatu dute EAE Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan berdintasun-planak negoziatzen dituzten batzordeei laguntza eta aholkularitza emateko. Izan ere, 50 langile edo gehiago dituzten enrpresek nahitaez negoziatu behar dute, bai diagnostikoa bai berdintasun-plana.
EAEn 1.400 enpresa baino gehiago dira berdintasun plan negoziatua izan behar dutenak, eta horietatik jada 742 enpresek erregistratu dute dokumentua.