EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU FEMINISTAREN ADIERAZPENA 
«Koronabirusaren pandemiak zaintza sistemaren krisia erakutsi du»

Euskal Herriko Mugimendu Feministak zainketen kudeaketari helduko dion mahai teknikoa osatu nahi du eta bertan parte hartzeko dei egin die Eusko Jaurlaritzari, Nafar Gobernuari, euskal alderdi politikoei eta eragile sindikalei. 48 orduko epea eman die erantzuteko. Helburua “salbuespen egoeraren” aurrean antolaketa kolektiboa eratzea da, hori delako irtenbidea, haren ustez. Koronabirusaren pandemiak zaintza sistemaren krisia agerian utzi duela ere azpimarratu du EHMFk.

Euskal Herriko Mungimendu Feministaren komunikatua, twitter-en bidez zabaldua: