AZAROAK 15-16 | GALDAKAO 
XVII Berdintasun Jardunaldiak

Egunak: azaroak 15 eta 16
Lekua: Torrezabal Kultur Etxea. Galdakao

Galdakaoko Udaleko Berdintasun arloak Berdintasunaren XVII. jardunaldiak antolatu ditu azaroaren 15 eta 16rako, Torrezabal Kultur Etxean, ‘Galdakaotik haratago, indarkeria matxistak aztertzen’ lelopean.

Jardunaldietan izena ematea doakoa izango da eta Torrezabal Kultur Etxean aurrez aurre zein online (hemen klik eginda) egin daiteke, baita 94 401 05 28 telefonoaren bidez ere.

Aurten honako parte hartzaile hauek izango dira Torrezabal Kultur Etxean:

  • Nerea Barjola Ramos: Politologoa, ekintzaile feminista, ikertzailea, idazlea eta Feminismo eta Generoan doktorea.
  • Dalila Argueta: Hondurasko Giza Eskubideen Defendatzaileen Sare Nazionaleko kidea.
  • Amelia Tiganus: Idazlea, aktibista feminista eta prostituzioa eta sexu-indarkeria prebenitzeko eta sentsibilizatzeko ikastaroetako formatzailea.
  • Lydia Cacho Ribeiro: Kazetaria. Mexikon pertsonen trafikoa eta emakumeen eta haurren sexu-esplotazioa ikertu eta salatu ditu.
  • Jaldia Abubakra: Ekintzaile palestinarra, Gazan jaioa eta Espainian erbesteratua. Bertatik garatzen du bere aktibismoa bere herriaren eskubideen eta emakumeen eskubideen alde.
  • Marie Lucie Monsheneke: Giza errespetuaren eta duintasunaren aldeko Kongoko aktibista. Famek Elkartearen sortzaileetako bat da eta berdintasun eta lankidetzarako agentea.

Egitaraua eta izen emateak hemen.