OTSAILAREN 10era ARTE 
VII. Asun Casasola ipuin labur lehiaketa

1. PARTE HARTZAILEAK
Lehiaketa honetan bi pertsona multzok parte har dezakete, bakarka nahiz taldean:

  • GAZTEEK: 2005tik 2011era bitartean jaiotakoek.
  • HELDUEK: 2004an edo lehenago jaiotakoek.

Munduko edozein txokotatik bidali ahal izango dira ipuinak.

2. LANAK
Ipuinak euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezke. Parte-hartzaile bakoitzak idazlan bakarra aurkeztu ahal izango du, orrialde batekoa (ez dira onartuko orrialde gehiago dituzten idazlanak). Ipuinak originala izan behar du, argitaratu gabea eta aurkezten den hizkuntzan idatzitakoa; ez da onartuko itzulpenik. Lanak DIN A4 formatuan, espazio bikoitzarekin idatziko dira,  “Arial” letrarekin eta 12 puntuko letra-tamainarekin.

3. GAIA
Ipuinaren gaia “IRISTERAKOAN ABISATU” izango da; berdintasunaren aldeko jendartea bultzatzea eta genero indarkeria baztertzea.

4. KATEGORIAK
Lau kategoria izango ditu lehiaketak:

A)  Euskarazko Gazte Kategoria.
B)  Gaztelaniazko Gazte Kategoria.
C)  Euskarazko Helduen Kategoria.
D)  Gaztelaniazko Helduen Kategoria.

5. AURKEZPENA
2021eko azaroaren 25ean hasi eta lanak bidaltzeko azken epea 2022ko otsailaren 10a izango da. Lanak posta arruntaz edo posta elektronikoz bidal daitezke.

  • Posta arruntaz honako helbidera:
    BDS koop.
    Aixin Zolua Ibilbidea, 5
    20304 Irun, Gipuzkoa, 20304

Lanak bikoiztuta aurkeztuko dira, gutunazal baten barruan. Gutunazalaren kanpoko aldean hau adieraziko da: “Asun Casasola ipuin laburren lehiaketa (eta zein kategorian parte hartzen den: A, B, C edo D)”. Original bakoitza ezizenez sinatuko da. Gutunazal handiaren barruan derrigorrezkoa da beste gutunazal itxi bat sartzea. Gutunazal txiki horren kanpoan ezizena bakarrik jarriko da eta barruan datu hauek idatzi behar dira orri batean: ezizena, egilearen izen-abizenak, NAN zkia., helbidea, jaioteguna, harremanetarako telefono zenbaki bat eta egilearen e-posta.

Ipuina ezizen batekin sinatuta atxikita bidaliko da PDF formatuan, eta ezizen bera eta “datuak” hitzarekin izendatutako (“XXX datuak”) beste dokumentu batean: ezizena, egilearen izen-abizenak, NAN zkia., jaioteguna, helbidea, harremanetarako telefono zenbaki bat eta egilearen e-posta. E-mailaren gaian zera idatziko da: “Asun Casasola Ipuin Labur Lehiaketa” eta lehiaketaren kategoria (adib. “Asun Casasola Ipuin Lehiaketa A Kategoria”). Antolatzaileek ipuinak soilik bidaliko dizkiete epaileei, egileen anonimotasuna mantentzeko.

6. HAUTAKETA-PROZESUA
Epaimahaia Antolakuntzak osatuko du, erakunde horretako kideen eta literatura munduko pertsonen artean aukeraturiko kideekin. Jasotako lan guztiak aztertu ondoren, epaimahai horrek aukeraketa egingo du. Deliberoa 2022eko martxoan ezagutaraziko da, Emakumearen Egunaren inguruan antolakuntzak egingo duen ekitaldi berezian. Irabazleei modu pertsonalean jakinaraziko zaie lehenago.

7. SARIAK
Kategoria bakoitzeko irabazle bat izango da (guztira, lau saridun): diru sari eta liburu sorta bana jasoko du haietako bakoitzak. A eta B kategorietako irabazleek 100 euroko diru saria izango dute. C eta D kategorietako irabazleek 300 euroko diru saria jasoko dute. Liburu sortek 50 euro inguruko balioa izango dute Iruñeko Katakrak liburu-dendaren eskutik: mezu feminista duten obrak edota emakumezko autorea dutenak izango dira guztiak. Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaiak hala erabakitzen badu.

8. JABETZA
Lanak Asun Casasola Elkartearen jabetzan geratuko dira eta kultura jarduerak egiteko zein sentsibilitate kanpainak hedatzeko asmoz argitaratu ahal izango ditu, egilearen izena aipatuta.

9. OHARRAK
Lehiaketa honetan parte-hartzeak arau hauek eta epaimahaiaren erabakia erabat onartzea dakar berekin.

BASES EN CASTELLANO