Jaio berria den Bilboko Txinparta konpartsa feministari babesa emateko emakumeentzako festa antolatu da Bilbo Zaharreko Badulake pubean larunbata 28rako. Antolatzaileek emakume hitza zentzu zabalean ulertzen dute bere izaera transinklusiboa kontuan hartuta eta, nabarmendu dutenez, urtea energiaz eta proposamen alai batekin hasteko antolatuko dute lehenengo Txinparfesta hau.
Jaia arratsaldeko zortziak aldera hasiko da eta ordu bata arte iraungo du. Hortik aurrera edozein bezero sartu ahal izango da tabernara. 5 euroko sarrera ordainduko da konpartsa bultzatzeko laguntza gisa. Hau da, kontsumizioak aparte kobratuko dira. 22:00ak bueltan denda-establezimendu batzuek dohaintzan emandako hainbat produktu zozketatuko dira: jatekoak, edatekoak, liburuak, masajeak eta abar. Zozketan parte hartu nahi dutenek 2 eurotan dituzte txartelak salgai eta horretarako 645252006 telefonora bizuma eta zenbaki horren Whatsappera izen-abizenak bidali beharko dituzte.