Tene Mujika beka jarri dute martxan Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta euskal literatura aberasteko asmoz. Deialdi honetara -XVIII.a da- azken 60-70 urteetan herrikoak izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkeztu ahalko dira: biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak, ikerketak eta abar.
Lan guztiak jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izan beharko dira, aurrez argitaratu gabeak eta saritu gabeak. Proiektuak 2023ko abenduaren 11ra arte aurkeztu ahal izango dira helbide honetara: euskara@deba.eus