OTSAILAK 17 | DONOSTIA 
Rap feminista tailerra

Data: Otsailak 17. 18:00-20:00
Lekua: Donostiako Emakumeen Etxea

Calcuta Ondoan GGKEak, Argentinako La Morera Fundazioa fundazioarekin lankidetzan, rap feministako tailer teoriko-praktiko bat antolatu du emakumeei zuzenduta. Tailerra otsailaren 17an izango da, 18:00etatik 20:00etara, Donostiako Emakumeen Etxean.

Ekintza hau La Morera Fundazioko ordezkariek Gipuzkoara egingo duten bisitaren baitan kokatzen da. Bisita hori 2026ko otsailaren 16tik 20ra izango da, eta egun horietan hainbat jarduera egingo dira lurraldean.

Izen-ematea: urtarrilaren 14tik 27ra, online, honako webguneetan: www.donostiakoemakumeenetxea.com eta www.donostia.eus/berdintasuna

Tailerrari buruz

Tailerrak rap feminista adierazpen-, ahalduntze- eta hausnarketa-tresna gisa ezagutzeko aukera eskainiko du. Ikuspegi kritiko eta eraldatzaile batetik genero musikal hori ezagutu nahi duten emakumeei zuzenduta dago.

Tailerraren helburu nagusiak hauek dira:

  • Adierazpen pertsonala sustatzea, idazketa sortzailearen bidez, parte-hartzaileek beren pentsamenduak, emozioak eta bizipenak rap letretan islatzen ikas dezaten.
  • Feminismoa musikan aztertzea, artista feministen letrak eta rapa genero-ikuspegitik landuz, rapa erresistentzia- eta aldarrikapen-tresna gisa izan dezakeen rolaren inguruan hausnartzeko.
  • Trebetasun teknikoak garatzea, erritmo-egiturak, inprobisazioaren garrantzia eta interpretazio- eta performance-teknikak landuz.
  • Komunitatea sortzea, partekatzeko eta askatasunez adierazteko espazio seguru bat eskainiz, eta emakumeen arteko inspirazio- eta ahalduntze-sareak sustatuz.

Metodologiari dagokionez, tailerrak talde-dinamikak, banakako ariketak, abestien analisia eta ahozko idazketa eta praktika-saioak uztartuko ditu. Giro inklusibo eta errespetuzkoa bultzatuko da, ahots guztiak baloratuak eta entzunak izan daitezen.

Dinamizatzailea

Tailerra Jessica Gonzalez ‘la Jeka’k dinamizatuko du. Cordobako (Argentina) Mujeres Activando kooperatiba feministako koordinatzailea da.

Artista, sortzaile eta aktibista gisa, musika, artea eta idazketa erabiliz komunitatean eta gizartean egindako lanagatik aitortua da bere hirian. Genero-indarkeriaren aurkako lan handia egin du, eta kultura- eta komunitate-tresnak baliatuz, naturaren zaintza eta gizarte-indartzea sustatzen duten ekimen ugari gidatu ditu.