LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek Osakidetzan azpikontratatutako garbiketako langileentzako homologazioa lortu dute. Horrek esan nahi du zerbitzu bera ematen duten langile publikoen baldintza eta soldata berdinak izango dituztela.
Hitzarmen kolektiboa berritzeko aurreakordioa lortu da ia ehun greba egunen ostean. Negoziazio eta borrokaldi luzeak eman du emaitza: aldarrikapen sozial nagusiak jasoko ditu hitzarmenak, tartean, azpikontratatuko langileen lan baldintzen homologazioa, LABek komunikatu batean adierazi duenez.