Musika-músicak emakumezko bakarlari nabarmenak bilduko ditu

Martxoaren 8aren inguruan Bilbon antolatzen den Musika-Musika jaialdiak dozena bat bakarlari nabarmen baino gehiago bilduko ditu martxoaren 3tik 5era. Notak & Letrak’ izenburua izango du. Musikan inspiratzen den lieteraturari eta literaturan inspiratzen den musikari egingo dio erreferentzia.

Judith Jauregui pianojolea, Olatz Saitua, Ruth González eta Naroa Intxausti sopranoa, Danielle Akta txelo-jotzailea eta María Goiricelaya eszena-zuzendaria egongo dira, besteak beste, aurtengo (KOMA) 22. edizioan.

Naroa Intxausti eta Ainhoa Zubillagaren ahotsek emango diote hasiera ostiralean Musika-Musica jaialdiaren 22. edizioari Arriaga Antzokian. Félix Mendelssohnen ‘El Sueño de una Noche de Verano’ antzeztuko dute, Bilboko Koru Elkarteko emakumezkoen abesbatzarekin eta Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) bateraErik Nielsen zuzendari titularraren gidaritzapean.

Ostiralean bertan, Euskalduna Jauregian, Ruth González sopranoak, Jan Antem baritonoarekin eta Ensemble Galdósekin batera, ‘El Teléfono’ obra antzeztuko du, jaialdiak aurkeztuko duen lehenengo opera, beste emakume baten, María Goiricelayaren, eszena-zuzendaritzapean. Antzezlana beste bi saiotan ere ikusi ahal izango da, larunbatean, 13:30ean eta 20:30ean.

Larunbateko programazioak izen propio hauek eskainiko ditu:

  • Joanna Freszel sopranoak, Mahlerren sol nagusiko 4.sinfonia interpretatuko du Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoarekin batera.
  • Judith Jáuregui pianojoleak, Schumann, Liszt, Chopin eta Schuberten obrak interpretatuko ditu.
  • Ana María Valderrama biolinistak, Luis Fernando Pérez pianojolearekin batera, Debussy, Poulenc eta Manuel de Fallaren piezekin programa bati ekingo dio.
  • Mariam Batsashvili pianojoleak, Franz Liszt-i eskainitako programa aurkeztuko du.
  • Cristina Esclápez pianojoleak, Rafael Adobas txirulariarekin batera, Debussy eta Reineckeren obrak interpretatuko ditu.
  • Naroa Intxausti sopranoak ‘La poesía de Federico García Lorca en la canción‘ aurkeztuko du, Aurelio Viribayren laguntzarekin.
  • Ainhoa Zubillaga mezzosopranoak eta Itziar Barredo pianojoleak ‘Personajes femeninos de Goethe’ aztertuko dute Schubert, Berlioz, Mendelssohn eta Schumann artisten lanen bitartez.
  • Olatz Saitua sopranoak eta Itxaso Sainz de la Maza pianojoleak ‘La poesía de Heine y la música de Sorozábal e Isasi’ jorratuko dute.

Igandeko kontzertuak:

  • Mariam Batsashvili pianojoleak programa berri bati ekingo dio, oraingoan Beethoven eta Schumannen lanak izango dira.
  • Ana María Valderrama biolin-jotzailea, Luis Fernando Pérez pianojolearekin batera (Brahmsi eskainitako programarekin), eta Cristina Esclápez pianojolea, Rafael Adobas txirulariarekin batera igoko dira agertokira, Schubert, Carter eta Joliveten obrak interpretatzeko.
  • Irene Palazón sopranoak, Bilboko Koral Elkartearekin eta Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin batera, Carl Orffen ‘Carmina Burana’ kantata interpretatuko du.
  • Danielle Akta biolontxelo-jotzaile gazteak, Israel Chamber Orchestrarekin batera, Skalkottas, Chaikovski eta Tsintsadzeren piezak joko ditu.
  • Gurutze Beitia aktorea izango da ahots errezitatzailea saio batean ‘Ramuntcho’ (G. Pierné), ‘Othello’ (A. Reed) eta ‘Viento del pueblo’ (J. E. Canet) lanekin.

Sarrera batzuk agortuta daude jada.