Musika feminista gogor entzungo da uztailean Zornotzan

Musika feminista indartsu entzungo da Zornotzan uztailean ospatzen diren Karmentan. Egitarauak La Furia, Rebeca Lane, Kai Nakai eta Olatz Salvador bakarlari boteretsuen kontzertuak eskaitzen ditu.

Kontzertuen datak:

Uztailaren 21a: La Furia eta Rebeca Lane. Ordua: 22:30 h

Uztailaren 25a: Kai Nakai. Ordua: 24:00

Uztailaren 26a: Olatz Salvador. Ordua: 22:30

Lekua: Zubiondo plaza.

Kantarien zertzelada batzuk:

La Furia

La Furia 1983an jaio zen. Diana Aller biografoak dioenez, txikitatik zuen ikuspegi borrokalari, feminista, artistiko eta poetikoa “Nik ezagutzen dudan La Furia 2013an jaio zen disko basati batekin, ‘Ez dago errukirik’, eta bere kode propioak asmatu behar izan zituen, inoiz emakumerik egon ez zen agertokietan egotera ausartu ondoren”, dio Allerek. Diskoak ulertezintasunaz, anarkiaz, feminismoaz, errima zehatz eta mingarrietan nahastutako amorruaz hitz egiten du.

Geroago, ‘Vendaval’ atera zuen. Biografoaren arabera, “ahots garbi eta urratua, koru gotikoak, erritmo amorratua eta letra borrokalariak tresna artistiko ezin hobea dira burua ireki eta zalantzan jartzeaz hitz egiteko”.

Bigarren hezkuntzako ikasle guztiei entzutea gomendatzen die Allerek : «Etorkizun logikoa, artistikoa, beharrezkoa eta feminista bermatzeko modu ederra litzateke ».

Rebeca Lane

“Neure burua da borrokarik onena, autogobernua naiz, nire bandera anarkista da”, dio ‘Alma Mestiza Rebeca Lane soziologo, poeta eta rapegile guatemalarraren arrakasta handienetako baten letrak’. Kantariak, Erdialdeko Amerikako garrantzitsuenetakoa eta bere burua anarkofeminista gisa definitzen dena, matxismoaren aurka altxatzera gonbidatzen du, feminizidioaz, indarkeriaz, feminismoaz eta mestizajeaz hitz egiten duten letren bidez.

‘Mujeres bacanas latinas ‘liburuan azaltzen denez, Rebeca 12 urte besterik ez zituela inplikatu zen aktibismo politikoan, bere herrialdeko gerra zibilak eraginda (1960-1996). Rebeca Eunice Vargas Braghiroli bere izeba gerrillari eta poetaren desagerpenak, 1981ean Guatemalako armadaren eskuetan zegoenak, bere espiritu gerlaria markatu zuen.

2000. urtean, Rebecak autoritatearekin liskarrean memoria aldarrikatu nahi zuen talde batean parte hartu zuen. Hortik kultur adierazpen asko sortu ziren eta hip hopen emakume ordezkari bakarrenetakoa izan zen.

Guatemalako San Carlos Unibertsitateko Zientzia Politikoko Eskolan soziologoa izan zenez, emakumeen emantzipazioa bezalako kontzeptuak barneratzen eta foro akademikoetan maiz parte hartzen hasi zen. Gero, “Políticamente incorrecto” izeneko saio batean aritu zen esatari, eta konturatu zen bere poesia hip hop doinuekin osa zitekeela, bere mezuarekin urrunago iristeko.

Kai nakai

Kai Nakaik erregetoia eta feminismoa fusionatzen ditu eta nortasunez, dinamismoz eta indarrez beteriko abestiekin egiten du, bere biografiak nabarmentzen duenez. Aurkezten dituen proposamenek “ez dute axolagabe uzten, konplexuak eta estereotipoak alde batera uzten dituzte eta askatasuna sustatzen dute”.

Durangoko Azokako sormen beka bati esker ‘Baimenik gabe’ bederatzi abestiko diskoarekin debutatu zuen. Helburua reggaetonari buelta bat ematea zen. “Beti esan da reggaetona oso matxista dela, eta guk erakutsi nahi izan dugu hau ere musika dela, eta musika berez ez dela matxista, eta gure hitzek kolektibo guztiak hartzen dituztela kontuan”, adierazi zion abeslariak ‘Berria’ egunkariari.

‘Maitia’ bere bigarren diskoan amodiozko istorio baten fase ezberdinak erakusten ditu, lehenengo maitasunetik maitasun toxikotik igaroz norberaren maitasuna, maitemina eta maitasun egokia lortzeraino doazen 5 kanturen bidez.

‘Obsidiana’ (2018) eta ‘Llorando diamantes’ (2021) dira bere azkeneko lanak.

Olatz Salvador

Skakeitan taldean teklatu jotzaile debutatu zuen. Geroago koruak egin zituen eta azkenik bakarkako ibilbidea hasi zuen. Hortik aurrera, ‘Berria’ri esan zioenez, bere burua fokupean kokatuz “autoexijentzia handia”ren presioa sentitu zuen, baina aurrera egin zuen eskenatokietan emakume musikarien presentzia areagotzearen beharraz kontziente izanda.

Hala ere, dioenez, ez zaio gustatzen jaialdietan soilik emakume delako jotzea: “Jakina, behar da andreen presentzia, baina bortitza dazu emakumea zarelako behar zaituztela entzutea”. Horregatik salatu du emakume musikari guztiak “zaku berean” sartzen dituztela; “kategoria berean”, kontuan hartu gabe zein den bakoitzak egiten duen musika estiloa.

Euskal Herriko emakume musikarien sarearen sorkuntzan parte hartu zuen eta musikari familia batetik dator. Eduardo Salvador baxu-jotzailearen alaba eta Iñaki Salvador pianistaren iloba da.

‘Zarautz Zuzenean’ (2017), ‘Zintzilik’ (2018, Airaka) eta ‘Aho uhal’ (2021) lanak editatu ditu.