URRIAK 15 | BARAKALDO 
Laize MC

Egunak: Irailak 19 (Oion), Urriak 15 (Barakaldo), Azaroak 25 (Gasteiz)

Euskal rapan aritzen den Barakaldoko neska gaztea da Laize. Hamalau urterekin errimatzen hasi zenetik Euskal Herriko toki ezberdinetan kontzertuak eskaintzen ibili da.

Laizerentzat rapa injustiziak salatzeko eta giza eskubideak defendatzeko arma bat da. Abesti bakoitzean erritmo ezberdinak nahasiz, jaia eta borroka batera joan daitezkela erakutsi nahi du. Hasiberria izanda ere, rapan ezarrita dagoen irudi androzentrista eta harroputza feminista, iraultzaile eta euskalduna bihurtzea du helburu.

LAIZE MC