ELAk (sektorean % 64ko ordezkaritza du) akordioa sinatu zuen atzo Bilboko Lan Harremanen Kontseiluan (LHK) patronalekin Bizkaiko adinekoen egoitzen hitzarmena berritzeko. Langileek aho batez erabaki zuten egindako batzarrean ia bi urte eta 68 greba egun iraun duen lan gatazkari amaiera ematea.
5.000 langile baino gehiagori eragiten die. Akordioak KPI+4ko soldata igoera jasotzen du, 2021etik 2025era bitartekoa da, eta Bizkaiko adinekoen egoitza guztietan aplikatuko da, gutxienez. Epe hori amaitzean, soldatek % 23,22ko igoera izango dute, eta horrek aurreko greban lortutakoari jarraipena emango dio: ondorioz, 2015etik metatutako soldata igoera % 36 baino handiagoa a da. Horrela, Hego Euskal Herriko eta Estatuko soldata handienak izango dira, Gipuzkoan UGTk gutxiengoan sinatutakoa gaindituz.