APIRILAK 22-23 | ARTEA 
Kimuako egonaldi autonomoak

Egunak: apirilak 22-23
Lekua: Bildosola Auzoa, 12. Basoa, Artea

Izena emateko (apirilak 18 baino lehenago): kontaktua@kimua.eus

“Kide maiteok,

Kimuako Marko Autonomotik antolatutako jardunaldi hauetan, hainbat dira gure helburuak: Euskal Herriko borrokan antolatutako emakumeok gure lan politikoaz eta haren helburu estrategikoez hausnartzea; egungo testuinguru politikoan kokatuta, marko ez-mistoen zereginez pentsatzea, gure espazioak despatriarkalizatzeko tresnak eskuratzea eta batez ere, emakume militanteon ilusioa hauspotzea: borrokan jarraitzeko grina geureganatu eta sendotzea.

Uste dugu horrelako espazioei esker, gure ilusioa loratzen dela eta gure gaItasun politikoak biderkatu ditzakegula, autonomia eskuratuz.

Horregatik, espero dugu zuen interesekoa izatea, eta bi eguneko elkarbizitzan, kidetasun giroan, gogotsu batzea.

Laster elkar ikusiko dugulakoan, besarkada iraultzailea!”