Iurreta Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko mobilizatuko da

Azaroaren 25ean ospatuko den Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Iurretan ekitaldi eta tailer ugari antolatu dira azaroan zehar, herritarrak genero-indarkeriaren problematikaren inguruan ikusarazteko eta sentsibilizatzeko.

Egitaraua azaroaren 12an hasi zen ‘Zaindu zure hormonak 40etatik aurrera’ hitzaldiarekin, eta azaroaren 19an jarraituko du autozainketa-tailerraren hasierarekin. Tailer honek jarraipena izango du, azaroaren 26an eta abenduaren 3an eta 10ean, 18:00etatik 20:00etara.

Programazioak aurrera egingo, Gurutze Gorriak emango duen tailerrarekin eta haurrak eta nerabeak babestearen inguruan sentsibilizatzeko, Biltzen– Gizarteratzea eta Kulturarteko bizikidetzaren euskal zerbitzuarekin batera.

Bestalde, azaroaren 21ean zine-fourm emanaldia izango da Anderebide Emakumeen Elkartearen eskutik Carlos Sedes zuzendariaren ‘No estás Sola’filmarekin. Ibarretxe Kultur Etxan izango da arratsaldeko 18:00etan.

Ohikoa denez, azaroaren 25ean pegatinak eta puntu lilak banatuko dira. Bibliotekan informazio-gune bat sortuko da azaroaren 25eko gaiaren inguruan, eta 18:00etan adierazpen instituzionala irakurriko da, irakurketan parte hartu nahi duten elkarte eta norbanakoen parte-hartzearekin. Ondoren, manifestazio batek herriko kaleak zeharkatuko ditu.

Bestalde, azaroaren 29an, 19:00etan, ‘Cuentos populares de Calvino y otras patrañas del Mediterráneo’ izeneko ipuin kontaketa saioa izango da Aurora Cuerorekin. Programazioa azaroaren 30ean amaituko da, lau orduko autodefentsa ikastaroarekin, 10:00etatik 14:00etara. Horretarako, beharrezkoa izango da izena ematea azaroaren 22a baino lehen, 946215372 telefonoaren bidez edo gizarte-ongizate@iurreta.eus helbide elektronikoaren bidez.