Txilibitoa jotzen ari ziren Irungo Alardean parte hartzen duten emakume gazte batzuek pasa den ostegunean San Juan plazatik alde egin behar izan zuten, “joan daitezela, joan daitezela” oihukatu zuten mutil talde baten presioaren ondorioz (klikatu hemen bideoa ikusteko)
Alarde Parekidearen Batzarrak elkartasuna adierazi die emakume horiei eta jai-eremutik kanporatua izaten den edozein emakumeri. Komunikatu batean dioenez, “horrelako jarrerek, nahiz eta gutxiengo jakin bat baino ez duten ordezkatzen, gizarte gisa kezkatzen eta interpelatzen gaituzte. Ez gara nekatuko ‘berdintasuna elkarbizitzarako balioa’ dela errepikatzen”.
“Inolako probokaziotan ez erortzeko” borondate irmoa adierazi dute eta jaiak berdintasunetik eta errespetutik gozatzera dei egin dute.