‘Irati’ filma egiteko inspirazio iturri izan den izen bereko komikia aurkeztu dute Donostian. ‘Irati’ komikia, izatez, duela urte asko sortu zuten Juan Luis Landak eta Joxean Muñozek, gaztelaniaz. Orain, ordea, euskaraz ere irakur daiteke, Erein argitaletxearen eskutik.
Muñozek aurkezpenean azaldu zuenez, “Paul Urkijoren filmaren ondoren, Iratiren unibertsoa izugarri aberastu da, eta pelikula ikusi duzuenok, orain komikiarekin, berriro ere Iratirekin jarraitzeko aukera izango duzue, beste modu batera eta beste istorio batzuekin”.
(Berri hau ‘Hirutxulo Hitza’-n argitaratu da)