MAIATZAK 28 | IKAZTEGIETA 
Irakurketa Feminista Taldeen II. Topaketa

Eguna: maiatzak 28
Tokia: Ikaztegieta

Solasaldia eta bertso saio literarioa antolatu dituzte, besteak beste.

Ikaztegietako irakurketa feminista taldeak Tolosaldeko Irakurketa Feminista taldeen bigarren topaketa antolatu du datorren maiatzaren 28rako. Iaz Lezon izan zen lehen topaketa eta izandako harrera onaren ostean, bigarren edizio hau antolatzea erabaki dute, oraingoan, baina, Ikaztegietan izango da eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Antolatzaileek Tolosaldeko Atarirako eman duten elkarrizketan adierazi dutenez, “irakurketa feminista egiten den edozein herritako pertsonak daude gonbidatuak parte hartzera”.

Egitarauari dagokionez, 11:30ean elkartuko dira Kattalin Minerrek gidatutako solasaldi batean, “denon artean parte hartuko dugu, hasiera batean eta girotzen hasteko, talde txikitan eta gero talde handiagotan bilduko gara”. Ahizpatasunari buruz hitz egitea da asmoa eta horretarako Minerrek testu batzuk ekarriko ditu gaia lantzeko asmoz.

Bazkalostean, berriz, bertso saio literarioa izango da Maialen Akizu, Oihana Arana eta Saioa Alkaiza bertsolariekin. Gai-jartzaile gisa Ainhoa Urien arituko da.

Horretaz gain, trukerako liburuak elkartzeko gonbidapena luzatu nahi izan dute antolatzaileek, “iaz egin zen Altzon eta oso gauza kuriosoa, polita eta interesantea izan zen”. Egunean zehar norberak emakume batek idatzitako liburua ekarriko du eta pasa den urtean egin zuten bezala, emakume horrek ohartxo edo dedikatoria moduko bat jarri beharko du, bertan zergatik oparitzen duen liburu hori azaldu beharko du.

Antolatzaileek “egun borobila” izango dela nabarmendu dute eta jende guztia ongietorria izango dela adierazi dute.

Testua: kultursharea.eus