EKAINAK 30 | BILBO 
‘Indarkeria matxistan biktima bat baino gehiago dira’

Eguna: ekainak 30. 19:00-21:00
Tokia: Sabino Arana Fundazioa (Morara plaza). Bilbo

«Indarkeria matxista guztietan, biktima bat baino gehiago dago beti», dio Norma Vázquez psikologo feminista eta indarkeria matxistan adituak.

«Indarkeria matxista uretara jaurtitzen den harri bat bezalakoa da, hau da, puntu jakin batean jotzen du zuzenean, baina talkak uhinak sorrarazten ditu. Alderaketa hori erabiliz, Norma Vazquezek azaldu nahi du indarkeria matxistaren gertakari egiaztatu baten atzean ez dagoela soil-soilik indarkeria hori pairatzen duen biktima; emakume hori ama bada, seme-alabak ere indarkeria horren biktimak dira.

Norma Vázquezek Sabino Arana Fundazioan, ekainaren 30ean, 19:00etatik aurrera emango duen hitzaldian, biktimaren ingurukoek (gurasoek, ahizpek, lagunek) jarduteko jarraibideak eskainiko ditu, askotan ez baitakite egoera horren aurrean zelan jokatu eta beti ezin baitiote lagundu. Indarkeria matxistaren inguruko adituaren esanetan, «indarkeria matxistaren biktimei arreta eskaini eta erreparazioa emateko benetako politika eraginkorra lortuko badugu, biktima guzti-guztiak aintzat hartu behar ditugu.

Izen-ematea: idazkaritza@sabinoarana.eus

Norma Vázquez

Norma Vázquez mexikarra da jatorriz eta Bilbon bizi izan da azken 24 urteotan. Norma duela 40 urte hasi zen feminismoan eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako ekinbidean jaioterrian. Hainbat taldetako kide izan da, hala nola CIDHAL (Latinoamerikako lehen zentro feminista), Mujeres en Acción Sindical eta Mexikoko Barruti Federaleko Koordinadora Feministakoa.

1992 eta 1998 urteen artean, ‘Las Dignas’ elkarte feministako kide izan zen El Salvadorren. Bilbon, Sortzen aholkularitza-etxea sortu zuen, hau da, indarkeria matxista ikertzen eta  horren aurka jarduten eta emakumeen ahalduntzea bultzatzen espezializatutako aholkularitza-etxea.

Vázquezen ikerketa-lerro nagusia emakumeen aurkako indarkeria da, eta horren inguruan ikertu, prestakuntza eman eta hainbat erakunderi aholkularitza eman die.