Ikus-entzuneko sektorearen emakumeei lehen aukera emateko programa

(H)emen Ikus-entzunezko sektoreko eta arte eszenikoetako emakumeen elkarteak ‘Aukera’ programa sortu du, beste erakunde batzuekin batera, ikus-entzuneko sektorearen emakumeei lehen aukera emateko.

Programaren bidez, mentoretza eskainiko zaie. Aholkulariak Euskal Herriko edota estatuko lehen mailako profesionalak izango dira eta proiektuen arabera izendatuko dira. Guztira, 5 proiektu aukeratuko dira, gutxienez bi euskaraz (klikatu hemen oinarriak ikusteko).

Egitasmoaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektorean emakume profesionalen kopurua handitzea da eta 2024rako EAEko jaialdietan film laburrak ekoizteko ikus-entzunezko dirulaguntzetara aurkezten diren proiektuen artean %50 emakumeek sortutakoak izatea espero da.

(H)emen elkartea 2016an sortu zen ikus-entzunezko eta arte eszenikoetako sektoreetan emakume profesionalen ikusgarritasuna bultzatzeko, lan-harremanak eta aukerak sustatzeko eta sexuen arteko desberdintasuna murrizteko.

https://hemen.eus/wp-content/uploads/2022/03/AUKERA-OINARRIAK-2022-EUS.pdf