EKAINAK 25 | DONOSTIA 
Gure inguruneko sendabelarrak ezagutu. Garbiñe Larrea

Eguna: Ekainak 25.  18:00etan
Lekua: Tabakalera. Donosti

Garbiñe Larrea Iturralde (Urnieta, 1976) naturopata kolegiatua eta hezitzaile ayurvedikoa da, nahiz eta Zuzenbidean lizentziatuz hasi zuen ikasketa ibilbidea. Sendabelarrena etxetik datorkion tradizioa da eta azken bost urteotan ikastaroak ematen espezializatu da; Urnietan, Zestoan, Mutrikun, Donostian eta Gilluen (Huesca) ikastaroak emanaz. Sendabelarren inguruan hitzaldi dibulgatzaileak eman izan ditu eta 2018az geroztik EITBko Txoriene saioko kolaboratzailea da. Naturopatia eta iridiologia kontsultan egiten du lan Azpeitian, Donostian eta Ondarrun.