MARTXOAK 3-7 | DONOSTIA 
Gure Ahotzak

Eguna: Martxoak 3-7
Lekua: Victoria Eugenia + Antzoki Zaharra. Donostia

Bost kontzertu eta irudi berria dakartza Gure Ahotsak 2026k

Egitarau mamitsua apailatu du 2026an izango den Gure Ahotsak Emakumezko Musikarien Zikloak; 5 kontzertu eskainiko ditu martxoaren 3tik 7ra, Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean. Hala, NeomakMiruaChica SobresaltoLa Tremendita eta Clara Peya izango dira bi antzokietako oholtzetan eta, berrikuntza gisa, musikariekin topaketak izango dira aurtengoan kontzertuen ondoren, Victoria Eugenia Cluben, Clara Peya eta La Tremenditarekin.

Sarrerak abenduaren 12n jarriko dira salgai, goizeko 11:30ean, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean. Gainera, aurten ziklorako bi sarrera edo gehiago erosten dituztenek Gure Ahotsak zikloaren produktu sorta jasoko dute opari, izakinak agortu arte. Gure Ahotsak egitasmoaren irudi berria duen poltsaz, kartelaz, txapaz eta pegatinez osatutako sorta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan jaso ahal izango da abenduaren 12tik aurrera sarrerak bertan erakutsita.