Futbolariez aparte badaude udako beste txapeldun batzuk

Kirolean dena ez da futbola. Eta futbolean dena ez da kirola. Espainako emakumeen futbol selekzioak garaipen biribila lortu zuen Britainia Handiaren aurka Australiako Mundu Txapelketan, baina jokalarien eta taldearen merituaz hitz egin beharrean komunikabideek sexu-erasoari eta federazioko lehendakari Luis Rubialesen hitzei eta jarrerei erreparatu diete. Gaia garrantzitsua izanik, efektua benetako protagonistak bigarren planoan geratu direla izan da. Eta are gehiago udako beste txapeldun batzuen lorpenak.

Adibidez, Atletismoan Budapesteko Munduko Txapelketan María Pérez urrezko domina bikoitza izan zen 35 eta 20 kilometroko martxetan. Telebistan egin zioten elkarrizketa batean Rubialesen iskanbilak emakumeen selekzioaren garaipena lausotu izana deitoratu zuen. Gauza bera gertatu zen bere garaipenarekin eta bere taldekide Alvaro Martinenarekin ere bai, horrek ere urrezko beste domina bat lortu zuen eta.

Aitana Díaz.

Beste kirol xumeago batean, judoan, Aitana Díaz valentziarrak munduko txapelketa irabazi zuen Zagreben. Eta hilabete lehenago, zilarrezko domina eskuratu zuen Esloveniako Mariborreko Europako Gazteen Jaialdi Olinpikoan

Domina-zerrenda

Zilarrezko dominak

  • Waterpoloko emakumeen selekzioa.
  • Carolina Marín (badminton)
  • Antía Jácome/María Corbera (piraguismo sprint)
  • Antía Jácome (piraguismo sprint)
  • Nora Brugman (bela, Jordi Xammar kidearekin batera)
  • Geila Macia  (Seulgo Gazteen Munduko Eskalada Txapelketa, boulder)

Brontzezko dominak

  • Taldea (gimnastika erritmikoa)
  • Sara Ouzande/Estefanía Fernández/Teresa Portela/Carolina García (piraguismo sprint)
  • Adriana Cerezo (taekwondo)
  • Geila Macia ( Seulgo Gazteen Munduko Eskalada Txapelketa, zailtasun proba)