Feministaldiak tekno ikutua izango du

Feministaldiak, Donostian urtero antolatzen den kultura feministaren jaialdiak, tekno ikutua izango du aurten, XV. edizioan. Guztira, 16 ekitaldi daude programatuta datorren astelehenetik larunbatera eta on-line jarraitu ahal izango dira. Horretarako izena eman behar da.

Plazandreok eta Tabakalerako Hezkuntza taldeak elkarlanean egiten duten topaketa da. Antolatzaileek diotenez, “teknologiaren eremuan, hausnarketa sakonak oso interesgarriak dira benetan behar eta egin nahi dugun teknologietan pentsatzeko” eta horregatik gomendatzen dute aurtengo Feministaldia.

Programa

ABENDUAK 14 eta 15 (astelehena, asteartea)

16:30-20:00 Lantegia: ‘Bolsas para terraformar’. Ursula K. Le Guin, Donna Haraway. Helen Torres (cas)

16:30-20:00 Irrati-lantegia: “Zentzudunagoak diren munduak irudikatzeko”. Consonni (cas)

ABENDUAK 16 (asteazkena)

17:30 Hitzaldia: ‘Desamodioaren munstroen aurkako antigonak. Pandemia garaietan eguneroko utopiak irudikatzea’. Yayo Herrero (cas)

19:00 Proiekzioa eta solasaldia: ‘Hiru begirada. Hiru pasarte’. Ainhoa Gutiérrez del Pozo, Maren González Zubeldia, Irantzu Yaldebere (eus)

ABENDUAK 17 (osteguna)

17:30 Hitzaldia: ‘Inbertituak’. Ana Laura Aláez (cas)

18:30 Hitzaldia: ‘Nire amonarik gabe, ez: musika herrikoian genealogia feministak eta klase sozialekoak’. Lidia García (cas)

19:30 Kontzertua: ‘Musika, dena eta eszena’. Sandra Cuesta eta Myriam RZM -BETETA-

ABENDUAK 18 (ostirala)

17:30 Irakurketa: ‘Espazio-politiken kartografia bat’. Ana Almandoz, Ula Iruretagoiena, Michela Lamedica (eus)

18:30 Hitzaldi interaktiboa: ‘Utopia orain’. Arrate Hidalgo (eus)

19:30 BertsoROL: ‘Atopia BertsoRol saioa’. Oihana Calparsoro, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal, Eli Pagola, Jone Uria (eus)

ABENDUAK 19 (larunbata)

11:00 Hitzaldia: ‘Nola komisariatu bizitzea merezi duen bizitza?’. Haizea Barcenilla (eus)

12:15 Hitzaldia: ‘Estatu-Arrazakeriaren Geografiak’. Ainhoa Nadia Douhaibi (cas)

13:30 Radio show live: ‘Elkarrekin irudikatuz’. Consonni (eus/cas)

16:30 Hitzaldia: ‘Zer birproduzitzen dugu lagundutako ugalketarekin? Teknologiak, merkatuak eta desirak’, Sara Lafuente (cas)

18:00 Elkarrizketa: ‘Birjabetza: gorputzak, lurraldeak, denborak eztabaidan’, Sayak Valencia, Lucila Hernández (cas)

19:30 Aurkezpena eta irakurketa kolektiboa: ‘Zirriborroak eta gero. Irakurketa birikoa’ (AZALA espazioa: Idoia Zabaleta, Ixiar Rozas, Danele Sarriugarte) (eus)

Saio presentzialetan izena emateko estekak

1. Orokorra (Hitzaldiak)

2. Irrati-lantegia – CONSONNI

3. Zientzia fikzio eta kontakizunen lantegia – HELEN TORRES