Euskal Herriko Unibertsitateak udaro antolatzen dituen ia ikastaro guztiak online ere izango dira aurten. Kasu batzuetan saio presentzialak zuzenean emango dira eta beste batzuetan birtualak baino ez dira izango. Feminismoari buruz edo feminismoarekin zerikusia duten 20 bat ikastaro eskainiko dira, gehienak gaztelaniaz. Udako Euskal Unibertsitateak pedagogia feministaren gaineko ikastaro bat programatu du, hau presentziala.
Uztailaren 6a eta 7a. Bizkaia aretoa (Bilbo). Gazteleraz. Aurrez aurre eta online zuzenean
Ikastaro honen 2 edizio egon dira aurreko urteetan eta txostenak esteka honetan deskargatu daitezke. Hirugarren edizio honetan, generoak eragindako desparekotasuna aztertu nahi dute sakonki, prostituzioaren arazoari bereziki erreparatuta. Azterketa esparru feministatik abiatuta, hezkuntza sistemaren, pornografia kontsumoaren, prostituzioaren eta emakumeen aurkako indarkeriaren artean dagoen lotura aztertzea da ikastaroaren xedea.
Uztailaren 1a eta 2a . Donostia (Miramar Jauregia). Gazteleraz. Aurrez aurre eta online zuzenean
Uda Ikastaro honen helburua da genero indarkeriaren biktimak eraginpean hartzen dituen gai sorta bat zeharka aztertzea. Azterketaren ikuspegia biktima horien bizi errealitatera hurbiltzea da, betiere beren indibidualtasuna eta autonomia errespetatzen dituen ikuspuntutik; azterketa horren xede nagusia biktima horiei dituzten behar zehatzetatik abiatuta arreta, laguntza eta babesa eman ahal izatea da.
Ekainaren 24a eta 25a. Donostia (Miramar Jauregia). Elebiduna (itzulpen zerbitzua egongo da euskaraz ematen den hitzaldirako). Aurrez aurre eta online zuzenean
Zaintza-eredua feminismoaren ekarpenetatik eta arlo publikoaren eta pribatuaren arteko erantzunkidetasunaren ikuspegitik birpentsatzu behar da.Horretarako eredu ekonomiko eta soziala aztertzea ezinbestekoa da, bizitzaren zaintza sistemaren erdigunean egon dadin. Ikastoraren helburua zainketen aldeko itun kolektiboak sustatzeko edo sendotzeko estrategia berriak identifikatzea eta/edo pentsatzea da.
Uztailaren 1a. Eibar (Markeskoa Jauregia). Euskeraz. Presentziala.
Sistema heteropatriarkalaren oinarrietan dagoen sexu-generoaren eraikuntza haurren sozializazio prozesuan hasten da. Kulturala den eraikuntza horren bitartez, genero desberdintasunen betikotze prozesua gauzatzen da. Pedagogia feministaren bitartez, hezkuntza, eraldaketarako tresna bilakatu nahi da.
Uztailaren 19a eta 21a. Donostia (Elbira Zipitria Zentroa). Euskeraz eta gazteleraz aldiriko itzulpenik gabe. Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa
Hezkidetzaren gako feministei buruz hausnartzea da helburua, aldaketa pertsonal eta sozialerako tresna diren aldetik. Gainera, ‘II. hezkidetza-plana, berdintasunerako eta tratu onen bidean’ ezagutu eta hezkuntzari planteatzen dizkion erronkei buruz eztabaidatuko da. Partehartzaileek hezkidetza indarkeria matxistaren prebentzio gisa ulertu ahal izango dute eta ikastetxeetan eta ikasgeletan lan egiteko tresnak eskuratu ahal izango dituzte.
Irailaren 23a eta 24a. Gazteleraz. Online ikastaroa zuzenean.
Psikologian, psikiatrian, gizarte-lanean eta gizarte-hezkuntzan genero-ikuspegia ezartzea errealitatea izan dadin, eta ez helburu hutsa beren jardun profesionalean txertatzea lortu duten profesionalek euren eskarmentuaz hitz egingo dute.
Uztailaren 19a eta 20a. Donostia (Miramar Jauregia). Euskeraz eta gaztelaniaz aldibereko itzulpenik gabe. Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa.
Osasungintzan pertsonak artatzeko garaian ezberdintasun sexual biologikoek eta generoagatiko ezberdintasun sozialek duten eragina azaltzea da ikastaroaren helburua. Beste helburu batzuk dira osasun mentalean eta psikofarmakoen erabileran dauden genero ezberdintasunak azaltzea eta genero inekitatea pairatu duten pazienteen bizipenak ezagutaraztea: emakumeek mina normalizatzea, infradiagnostikoak etab..
Ekainaren 16 a eta 18a. Donostia (EHU-Carlos Santamaría Zentroa). Gazteleraz. Aurrez aurre eta online zuzenean.
Adinekoei buruzko diskurtsoa eguneratzu nahi du ikastaroak. Bizi zikloaren etapa berri baten aurrean gaude. Zer esan nahi du adinekoa izateak? Zer espero dugu gure gizarteko adinekoengandik? Inguruko feminismoari buruz ere gogoeta egingo da, hain zuzen ere, interpretazio antropologikotik eta datu estatistikoetatik hasi eta emakume pentsalari baten bizi esperientziaraino.
Irailaren 27tik urriaren 24ra. Gazteleraz. Online ikastaroa.
Telebistako eta zinemako fikziozko produktuen irakurketa kritikoa egingo da ikastaroan. Teoria filmiko feministara eta ikuspegi feministadun diskurtsoaren analisi kritikora hurbiltzea da beste helburuetako bat.
Uztailaren 26a eta 27a. Donostia (EAI/IAE). Gaztelaniaz (ingelesetik gaztelaniarako eta gaztelaniatik ingeleserako itzulpena izango da). Aurrez aurre eta online zuzenean.
Eusko Jaurlaritzaren Bizigarritasunari buruzko Dekretuan sartutako genero dimentsioak ezagutarazi eta aztertu nahi dira jardunaldietan. Horretarako, diseinuan genero alderdiak txertatu dituzten Bartzelonako eta Valentziako etxebizitza esperientzia pilotuak analizatuko dira. Nazioarteko esperientziei ere erreparatuko zaie.
Uztailaren 5a eta 6a. Bilbo (Bizkaia Aretoa-UPV/EHU). Elebiduna. Aurrez aurre eta online zuzenean ikastaroa.
Teresa del Valle antropologoaren ibilbidean jorratutako arloak, eta bereziki berak zuzendutako “Mujer Vasca: imagen y realidad” ezinbesteko liburua izango ditu ikastaro honek jomugan. Bereziki, euskal emakumezkoari buruzko azken ikerlanak aztertuko dira. Del Vallerekin berarekin berrrikusiko dira azken hamarkadetan euskal emakumearen errealitateaz kaleratu diren irudi eta gogoetak..
Irailaren 2a eta 3a. Donostia (Miramar Jauregia). Euskara eta gaztelaniaz aldibereko itzulpenik gabe. Aurrez aurre eta online zuzenean.
Karmele Jaioren literaturaz arituko da ikastaro honetan eta horretarako egilea bera egongo da bertan. Idazlearen literatur ibilbidea aztertu duten adituekin solasean abiatuko dira parte-hartzaileak eta bere unibertso literarioa alderik alde zeharkatzen duten obsesio eta helburuak izango dituzte hizpide..
Uztailaren 15a. Donostia (Miramar Jauregia). Gaztelaniaz. Aurrez aurre eta online zuzenean.
Zahartzearen, zaintzen krisiaren eta desberdintasunaren arteko erlazioa ditu helburu ikastaroak. Ekonomia eta genero desberdintasunaren eragina ugalkortasunean eta familia eraketan, haur pobreziaren eta aukera berdintasunaren arteko erlazioa aztertuko dira. Migrazio mugimenduen eragina euskal biztanleriaren desberdintasun mailetan eta desberdintasun arrakalak bertakoen eta etorkinen artean, eta etorkinen profil desberdinen artean ere eztabaidatuko dira.
Uztailaren 9a. Donostia (Miramar Jauregia). Elebiduna. Aurrez aurre eta online zuzenean.
Ikastaro honek emakumeek euskal enpresan duten errealitatea aurkeztea (arreta berezia jarriz zuzendaritza-koadroetan) eta ez egoteak zer esan nahi duen aztertu nahi du. Goi zuzendaritzan eta administrazio kontseiluetan dauden eta beste emakume batzuen erreferente eta gidari izan daitezkeen emakumeen ahotsak entzun ahal izango dira.
Ekainaren 28tik uztailaren 25era. Gazteleraz. Online ikastaroa.
Parte-hartzaileek lidergoa eta indarguneak garatzeko autoezagutzan eta balioak, trebetasunak eta gaitasunak identifikatzen sakonduko dute
Ekainaren 18a. Gazteleraz. Online.
Emakumearen ikuspegia ezagutzea eta lehia arauen diseinuan, balorazioan eta aplikazioan zehaztea da ikastaroaren helburua. Horretaz gain, lehiaren aurkako jokabideen aurrean, genero ikuspegiak prebentzio eta errepresio tresnen diseinuan nola eragiten duen edo nola eragin dezakeen jakin eta zehaztu ahal izango dira.
Irailaren 20tik 22ra. Gazteleraz. Online.
LGBTIAQ+ ikasketei buruzko uda ikastaro honen xedea da arau sistemaren ikuspegi kritikoa garatzea sexuaren, generoaren, identitateen, orientazioen eta harreman ereduen inguruan. Sistema hori deseraiki nahi da, pribilegioak ematen dizkiena gorputz eta jokabide jakin batzuei, zapaldu eta ikusezin egiten dituen beste errealitate batzuen kaltetan.
Ekainaren 17a eta 18a. Donostia (Miramar Jauregia). Gazteleraz. Aurrez aurre eta online zuzenean.
Bizi ohitura jasangarrien inguruko gogoetaren, eztabaidaren eta ekintzaren bidez nola eraiki gizartea eta ingurumen justuagoa, bidezkoagoa eta jasangarriagoa aztertuko da. Horretarako ekonomiaren, energiaren, zainketen eta elikaduraren ardatzak landuko dira eta TIPI-TAPA Bagoaz! Kanpaina ezagutaraziko da.
Uztailaren 15a eta 16a. Donostia (Miramar Jauregia). Gaztelaniaz. Aurrez aurre eta online zuzenean.
Ikastaroaren ardatza hainbat testuinguru eta herrialdetan erresilientzia eta trauma ondoko hazkundea kontzeptuen ulermena eta erabilera eztabaidatzea izango da. Bestalde, lankidetza sareak sortzea du helburu, Donostian (2022ko ekainaren 5-9) egingo den Nazioarteko Biktimologia Sinposiorako, bertako eta nazioarteko gizarte zibila inplikatuta.
Ekainaren 17a eta 18a . Donostia (Miramar Jauregia). Gazteleraz. Aurrez aurre eta online zuzenean.
Gizarte bakoitzak askotarikotasunaren mapa dinamiko bat du, eta, besteak beste, eremu hauetan agertzen da: biologikoan, funtzionalean, kulturalean, hezkuntzakoan, linguistikoan, genetikoan, etnikoan, sexualean, generoarenean, erlijiosoan, ekosistemarenean edo pentsamenduarenean. Giza kapitalaren askotarikotasun horrek garapenerako baliagarriak diren balioak, ezagutzak, esperientziak eta trebetasunak sortzen ditu. Hori guztia kontuan hartu behar da lan ingurunean askotarikotasuna egoki kudeatzeko.
Urtarrilaren 7tik Maiatzaren 28ra. Euskaraz. Aurrez aurreko saioak, Ekogunean (Donostia), eta online saioak, (online zuzenean +asinkronoak) UIK-ko moodle plataforman. Gazteei eskainitako programa da.
Hiru metodologia erabiliko da: Trebatu (jasangarritasunean eta lidergoan trebakuntza) + Ekin (trebakuntzan zehar ikasitakoaren praktika + Izan (partaideek gizarte eragile bihurtzeko bideari ekingo diote)