AZAROAK 4 | ONLINE 
Euskal emakumezko idazleak: sortzaile eta eragile

Datak: 2021/11/04- 2021/12/16
Iraupena: 15 ordu
Hizkuntza: euskera
Modalitatea: online

2018ko abenduaren hasieran Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren eskaerak eman dio bidea ikerketa honi. Sortzailearen ikuspegitik, emakumezkoek idatzitakoaren sustapenari heltzeko orduan ere, emakumezkoen presentziari eta absentziari begiratzeko moduari erreparatuko zaio.

Horretarako, emakumezkoak euskal literaturan idazle eta eragile gisara kokatzeko ikerketa-lan honen abiapuntua, marko teoriko bat definitzeko eta osatzeko aukera zabaltzen da, gaur egungo euskal letren sistema irudikatuz, hainbat proposamen zehatz planteatu ahal izan dadin.

Antolatzaileak: UNED Bergara, UNED Bizkaia eta UNED Vitoria-Gasteiz

INFORMAZIO GEHIAGO