IRAILAK 10 | BERGARA 
‘Erroa eta geroa, emakume baserritarren ahotsa’ dokumentala

Eguna: Irailak 10. 19.00etan
Lekua: Seminarixoa (San Martin Agirre Plaza, 4). Bergara

Irailaren 10ean, osteguna, 'Erroa eta geroa, emakume baserritarren ahotsa' dokumentala emango da Bergarako Seminarixoan, 19:00etan. Dokumentalak ordu erdiko iraupena dauka, eta ondoren solasaldia izango da Ane Gorosabel eta Nere Aspiazurekin.

Sarrera libre izango da aforoa bete arte, eta txarteldegia zabaldu egingo da emanaldia hasi baino ordubete lehenago.

Erroa eta geroa

Zer diote emakume baserritarrek? Non daude? Ezagutzen ditugu euren bizipenak, kezkak, iritziak...? Dokumentalak, Euskal Herriko leku oso desberdinetako emakume baserritarren ahotsak jaso ditu. Gazteenak 30 urte bueltan dabiltza, nagusienak 90etik gora. Nekazaritza lanak lehen eta orain, generoaren araberako lan banaketa, kontsumo ohiturak,ekoizpen ereduak, nekazaritzaren transmisioaren etena, emakume baserritarren eskubideak, errenta duina izateko borroka, erreleboa... Hainbat bizipen eta korapilo, hainbat kezka eta galdera, emakume baserritarren ahotik, erroa jasoz eta geroa irudikatu nahirik.

Elkarren zaintzaren eta lur planetaren zaintza beharra inoiz baino ageriago geratu zaizkigu pandemia garaiotan. Lurrari lotutako eta hurbileko nekazaritza eta abeltzaintza iraunkorra landu izan dutenedota lantzen duten emakumeak dira, hain zuzen ere, dokumental honetako protagonistak. Jarduera honek etena eta agroindustriaren erasoeta akaparamendu bortitza jasan ditu. Eta, hala ere, emakumeei esker iraun du eta bizitzari eutsi diote.