OTSAILAREN 19ra ARTE | TAFALLA 
Erakusketa: Mujeres Libres (1936 – 1939): mundu berri baten aitzindariak

Egunak: Otsailaren 7tik 19ra
Lekua: Gazte Etxea (Nagusia, 42). Tafalla
Ordutegia: astelehenetik larunbatera zabalik, 16: 30etatik 21: 30etara

CNT eta Mari Luz Lozano Liburutegi Anarkistaren eskutik, ‘Mujeres Libres’ erakusketa otsailean zehar egongo da ikusgai.

Erakusketa honek Mujeres Libres erakundearen historia ahaztua berreskuratu nahi du, mugimendu libertarioaren baitan 1936an sortutako emakume-taldea, langile-klaseko emakumeak beren emantzipazioaren alde borrokatzeko batzea helburu zuena.

Emakumeen erakunde hori sortu zenetik zortzi hamarkada igaro direnean, Anselmo Lorenzo Fundazioak, erakusketa ibiltari honen bidez, emakume horiek ahanzturatik erreskatatu nahi ditu, merezi duten aintzatespena emanez, beren borroka egungo mugimendu feministaren esperientzia eta ikaskuntza izan dadin.

Erakusketa 16 panelek osatzen dute, soinu-materialez eta ikus-entzunezkoez gain, eta erakundearen sorrerari eta garapenari, aldarrikapenei eta jardun-eremuei, berdintasunari, hezkuntzari, lanari, sexualitateari eta 36ko altxamenduari aurre egiteko garatu zuen parte-hartze aktiboari buruzko informazioa ematen du.