Emakunderen egoitzan bildu da aste honetan Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta hobea egiteko erakundeen arteko III. Akordioaren Jarraipen Batzordea. Batzordearen helburua da biktimei arreta ematen dieten erakundeen arteko koordinazioa, babes sanitario, polizial, judizial eta sozial integrala bermatzeko. Orion eta Gasteizen maiatzaren 16an eta maiatzaren 28an, hurrenez hurren, izandako azken hilketa matxistei buruzko informazioaren bilketa egin da.
Emakundek koordinatuta, Eusko Jaurlaritzako sei sailek, hiru aldundiek, EUDELek, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusiak, Arartekoak, Legelarien Euskal Kontseiluak eta Medikuen Euskal Kontseiluak osatzen dute batzordea