Ohiko formatua berreskuratuko duen Durangoko Azoka pandemia aurreko kopuruetara bueltatzeko prest dago. 248 stand, 930 nobedade eta 250 kultur ekitaldi izango dira abenduaren 7tik 11ra. Emakumeen eta feminismoaren presentzia nabarmena izango da baina izan behar lukeen baino murritzagoa. Guztira berrogeita hamar kultur produktu baino gehiago aurkeztuko dituzte.
Hona hemen zerrenda:
Abenduak 7
Liburu aurkezpena
‘Zuhara Clionaren kanpaiak’ – Amaia Telleria
Zuharak itsasazpian ditu zain Kobeagatarrak, baita Balea Beltzaren klan osoa ere. Bere botereak indartzeko asmoz, Perpetua sorginarekin saio batzuk egiten hasiko da.
18:00 – 18:30
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
Liburu itzulpenak
‘Autobiografia bat’ – Assata Shakur / Itzultzailea: Danele Sarriugarte
Zera dio Joseba Sarrionandiak idazleari buruz: “Aspaldian ezagutu nuen Assata Shakur Habanan. Ez zen prentsa amerikanoan marrazten zen munstroa, baizik Ameriketako Estatu Batuetan nagusi zen arrazismoaren aurka beste asko bezala altxatu zen emakume normal bat”.
17:00 – 17:30
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
‘Antzinako berri berriak’ – Kae Tempest / Itzultzailea: Itziar Diez de Ultzurrun
Kae Tempest poeta gaztea generazio mazatu (mazada gazteleraz) baten ahotsa izatera iritsi da. Londres hego-ekialdeko kaleei bere doinua darie.
17:30 – 18:00
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
‘Nik ez dakit beste gauza batzuen berri’ – Elisa Levi / Itzultzailea: Irene Aldasoro
Protagonista eta narratzaileak 19 urte ditu eta bizitza osoa eman du lau kale, eliza bat, janari-denda bat eta inoiz zeharkatu ez duen basoa dituen herri batean.
19:00 – 19:30
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
Disko aurkezpena
‘Lehengo Lepotikan Burua’ – Olaia Inziarte
Olaia Inziarte nafarraren lehen diskoak sonoritate tradizionalena abangoardistarenarekin harilkatzen du. Oro har, pop ilun baten baitan dabilen arren, Nafarroako kantutegi tradizionalaren erreferentzia etengabeak daude diskoan.
14:30 – 15:00
Ahotsenea Musika – Plateruena (Ahotsenea Zuzenekoak)
Tailerra
Umeentzako ilustrazio tailerra- Usue Egia
Sormen eta introspekzioaz baliatuz, bakoitzak bere burua aztertu eta ilustratu beharko du hainbat marrazketa teknikaren bitartez.
17:00 – 18:00
Saguganbara – Elkartegia
Abenduak 8
Liburu aurkezpenak
M ama* eme* ume* – Estitxu Fernandez eta Erika Lagoma
Haurdunaldiaz, erditzeaz, erdiondoaz, umearen zaintzaz… Feminismotik hitz egiten duen liburua da. Horretarako, hamaika amaren eta bi aitaren testigantzak hartzen ditu, bikotedunak, bikotegabeak, heterosexualak, homosexualak…
12:00 – 12:30
Talaia – Landakogunea
‘Berriz zentauro’ – Katixa Agirre
Etorkizun hurbil batean Parisen kokaturiko nobela: errealitate birtualak, sexuak, generoak eta feminismoak presentzia nabarmena dute.
12:30 – 13:00
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
‘Iruleak’ eta ‘Hodeien gaineko aldean’ – Garazi Albizua, Olga Carmona, Bertol Arrieta eta Sandra Garayoa
Mar gazteak hiru mamuren bisita izango du. Margaret Fuller, Margarita Nafarroakoa eta Inés Joyes y Blake izango dira. Emakume beldurgarriak, boteretsuak eta independenteak, inondik inora ahaztu behar ez genituzkeenak.
13:30 – 14:00
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
Bagara Saila
Bagara proiektua emakume artisten ezagutza helarazteko asmoz sortu da. Umeei zuzendutako lehen hiru liburu ilustratu aurkeztuko dira. Esther Ferrer, Mari Paz Jiménez eta Rosa Valverde dira protagonistak.
12:00 – 13:00
Durangoko Museoa
‘Gureak Ere Badira’. Lur Albizu y Eraitz Saez de Egilaz
Belaunaldi aldaketa bat gertatu dela, egungo gazteek ez dakitela konpromisoa zer den, ez dagoela etorkizun desiragarri posiblerik, abertzaletasuna eta komunitatea ahuldu egin direla… horiek eta gisakoak maiz entzun ditugu azken urteetan.
14:30 – 15:00
Talaia – Landakogunea
‘Txokomates: Txokolate zaporezko mate laborategia’- Ana Santiago Urkijo eta Lurdes Ulazia Aizpurua
Matematikak dastatzera, jolastera, sentitzera… gonbidatzen gaituen liburua da.
15:30 – 16:00
Talaia – Landakogunea
‘Atzamarra’- Asun Agiriano eta Marina Garcia
Haur batek amona eta atzamarra galduko ditu istripu batean, eta ipuinen berokia jantzi beharko du aurrera egiteko.
17:00 – 17:30
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
‘Keinura itzuli’ – Elena Olave
“Keinura itzuli, keinu motzera, interes bakora”, dio liburua irekitzen duen Chantal Maillard-en poemak. Izan ere, keinuei erreparatzen die Elena Olaveren bigarren poema liburuak.
18:00 – 18:30
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
Liburu itzulpenak
‘Haurrek hitza’- Lidia Txukovskaia, Lidia Zukhova / Itzultzailea: Josu Zabaleta
Gerra baten bizipenak.
12:00 – 12:30
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
‘Puskak’ – Irene Pujadas / Itzultzailea: Amaia Apaulaza
Umore zantarrez eta harridura dirdiratsuz blai dator Irene Pujadasen lehen liburua.
14:00 – 14:30
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
Haur-literatura
Poltsikorako poemak – Amaia Egidazu eta Saroa Bikandi
14:00 – 14:30
Saguganbara – Elkartegia
Disko aurkezpenak
#itsasoadabidebakarra – Ines Osinaga
Bidaia luzeko kantuak dira diskokoak. Habanan jaio eta Euskal Herrian hazi ziren hauetariko batzuk, tabako, ardo ta kanelaz. Bidaian sortu dira besteak, edo bidaia bera dira kantuak.
13:20 – 13:50
Ahotsenea Musika – Plateruena (Ahotsenea Zuzenekoak)
‘Neomak’ – Neomak
Taldearen izen bera aukeratu du Neomak taldeak euren estreinako lanari izena emateko, grezieraz ‘ilargi berriak’ esan nahi duen hitza. Zazpi emakume gazte, bizitza osoan trikiti munduan sustraituta egon baina gaur egungo musika berriagoetatik edan dutenak dira taldekideak.
15:40 – 16:10
Ahotsenea Musika – Plateruena (Ahotsenea Zuzenekoak)
Film emanaldiak
Aire!- Gentzane Martinez de Osaba
‘Aire!’ filme luze dokumentalak gazte talde baten bizitzak batuko ditu, elkarrekin Maurizia Aldeiturriagaren bizipenetan eta bere musika sentitzeko moduan oinarrituz, musika pieza bat sortzeko.
12:00 – 12:30
Irudienea – Zugaza
‘Erro bi’ – Nagore Muriel Letamendi
Urtebete igaro da Ainhoaren aita hil zenetik. Ordutik, amarekin bizi da. Inguru guztiak aita gogorarazten dioenez, Ainhoak bertatik alde egin nahiko du. Amak, ordea, alaba berarekin mantendu nahiko du.
17:00 – 18:00
Irudienea – Zugaza
Laburmetraiak
‘Ezohikoak’ – Alejandra Bueno
Matriarkatua ote dago Euskal Herrian?
17:00 – 18:00
Irudienea – Zugaza
‘Haize Lerroak’ – Janire Etxabe
Filmak Janire Etxabek 3 urtetan zehar Euskal Herriko mendi eta baso esanguratsuenetan egindako dantza lerroak dokumentatu ditu.
18:00 – 19:00
Irudienea – Zugaza
‘Sutan’ – Naia Arantzamendi
Espainiako Independentzia Gerraren erdigunean, Donostian. Bizitzari eusteko ahaleginean, gordeleku bilakatuko du Juanak logela bateko armairua. Bere bila datozen bi soldaduk ezarriko dute muga bizitzaren eta heriotzaren artean.
18:00 – 19:00
Irudienea – Zugaza
‘Hemen bizi da maitasuna’ (Enara Garcia eta Ainhoa Olaso); ‘Irrits’ (Maider Oleaga)
Hemen bizi da maitasuna: Matixa, 22 urteko gaztea gurasoen etxean bizi da. Logela eta egonkortasuna hankaz gora jarrita, egoera lehertu egit zaio.
Irrits: Izaro eta Clara, 17 urteko neska nerabe bi, begirale lanetan ari dira haurrentzako udalekuetan. Egun berotsu batean, Clarak irrikaz musukatu du laguna.
19:00 – 20:00
Irudienea – Zugaza
Haurrentzako film emanaldia
‘Loa eta Laia’ – Talde lana
Loa eta Laia lagunak dira eta musika maite dute. Ausartak, freskoak eta dibertigarriak dira. Azkarrak eta sortzaileak, erronka guztiei pasioz, adorez, ilusioz eta elkarlanean aurre egiten diete. Musika talde bat sortu dute.
11:00 – 12:00
Irudienea – Zugaza
Antzerkia
‘Luze edo motz’ – Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai
Ikuskizun honetan generoa hartuko du bikote honek umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste
12:30 – 12:55
Errepikapena: 17:30 – 17:55 eta 19:00 – 19:25
Szenatokia – San Agustin Kultur Gunea
Mahai ingurua
‘Kultura eraldatzaileaz gaztetasunetik’ – KLAK Gazte Ahotsa
Kultura eraldatzailearen gaia erdigunean kokatzeko anbizioa du mahainguruak; eta batez ere, honek gazteongan duen eragina.
Hizlariak: Amets Aranguren, Oihane Agirre eta Lohizune Telletxea
17:30 – 18:30
Talaia – Landakogunea
Abenduak 9
Liburu aurkezpenak
‘Amatu’ – Maite Lopez Las Heras
Amatasunak, orobat, badu gazitik eta badu gozotik. Topiko bien inguruko burutazioak jendarteak amongan duen influentziaren kritikarekin nahasten dira.
14:00 – 14:30
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
‘Natura gure esku’Alberdania – Aiora Zabala
Gizakiaren eta ingurumenaren arteko harremanei buruzko gogoeta egiten du egileak liburu honetan, narrazioaren tresneria eta teknika dialogikoak erabiliz.
16:30 – 17:00
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
‘Bar Gloria’ – Nerea Ibarzabal
Mundu bat kabitzen da Gloria tabernako azuleju gorri eta gainazal koipetsuen artean, eta denboraren hainbat atetatik sartuko da irakurlea bertara kontakizun honetan.
17:00 – 17:30
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
‘Lur gainean, itzal azpian’ – Leire Milikua
Emakume nekazariak, landa eremuko emakumeak ere badirenak asko eta asko. Ondoren, emakume horien protagonismo (ez)a izango da aztergai, beraien parte hartze publikoarekin harremanean.
18:30 – 19:00
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
‘Hotsetik hitzera’Nola begiratzen dute hizkuntza haur euskaldunek?’ – Marijo Ezeizabarrena eta Junkal Gutierrez
Liburu hau haurrek, euskaldunek bereziki, hizkuntza-ezagutza nola garatzen duten azaltzeko saiakera da, hizkuntzalaritzaren ikuspegitik idatzitakoa.
19:30 – 20:00
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
Liburu itzulpenak
‘Filosofia amaitu gabea’- Marina Garcés / Itzultzailea: Olatz Mitxelena
Hitzek mundua irudikatzeko duten garrantzia da liburuaren gaia. Irakaspena: ‘Mundu izendatzen eta errepresentatzen duguna mundu bat baino ez dela, beste edozein mundu posible itzalpean utzi duena’.
11:30 – 12:00
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
‘Dikeak’, Irene Sola / Itzultzailea: Joxan Elosegi
Unibertso intimo eta partekatu baten mosaikoa osatzen duten narrazio txikien batuketaz egindako liburua da.
18:00 – 18:30
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
Haur-literatura
‘Amaiur’ – Irati Azkue, Amaia Elizagoien eta Irati Celestino
Ipuina iraganera eginen dugun bidaia ttipia. Herri batez baino gehiago, herritarrez mintzo dena. Zenbait lagunen bitartez, aspaldiko kontuak jaso ahalko ditugu;
17:00 – 17:30
Saguganbara – Elkartegia
Disko aurkezpena
‘Erregaia’ – Keia
Ane Arruti zarauztarrak gidatuta eta bere kantuak oinarri hartuta, musiko hirukote oñatiar sendoaren babesarekin sortu da Keia.
19:10 – 19:40
Ahotsenea Musika – Plateruena (Ahotsenea Zuzenekoak)
‘Lautada’ – Mice
Diskoaren izenak duela urte batzuetatik egileak bizitoki duen paisaia arabarrari erreferentzia egiten dio.
20:20 – 20:50
Ahotsenea Musika – Plateruena (Ahotsenea Zuzenekoak)
Film emanaldia
‘Mari, ixilik nahi gaituztenean’ – Talde lana
Oñatiko gaztetxearen desalojoa ekiditeko borrokan burubelarri murgilduko da Mari. Familian eta asanbladan sortuko zaizkion liskarrei ere aurre egin beharko die.
18:30 – 19:30
Irudienea – Zugaza
Antzerkia
‘KILIMAterioa’ – Kaitin Allende, Oihane Perea, Iratxe Ibarra eta Irati Anda
KILIMAterioak klimaxera iristeko autopista bilatzen ari denean klimaterioarekin topo egiten duen emakumearen ibilerak kontatuko ditu, bakarrizketa eta bertsoak uztartuz elkarrizketara bidea egiteko.
18:30 – 18:55
Errepikapena: 19:30 – 19:55
Szenatokia – San Agustin Kultur Gunea
‘Amaya’ – Amaia Lizarralde eta Olatz Lizarralde
AMAYA benetako gertakarietan oinarritutako komedia dramatikoa da, urratzailea eta aldarrikatzailea.
12:30 – 12:55
Errepikapena:
13:30 – 13:55 eta 17:30 – 17:55
Szenatokia – San Agustin Kultur Gunea
Abenduak 10
Liburu aurkezpenak
‘Las Siete Llaves y Zazpi Giltzak’ – Marisol Andrade
Liburu honetan Zazpi Giltzaren ipuinaren nondik norakoak azalduko dira. Horien artean, nola sortu zen, nola konformatuta dagoen, pedagogikoki kontuan hartu diren tresnak…
16:00 – 16:30
Talaia – Landakogunea
‘Gari eta goroldizko’ – Anari Alberdi Santesteban
Garizkoak eta goroldiozkoak, bi paisaiek egiten dute bat lehen pertsonan emandako kontakizun honetan. Orainaren gogoa eta oroimenaren galdera, Anari Alberdi Santestebanen lehen liburuan.
17:30 – 18:00
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
‘Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak’ – Miren Azkarate
Miren Azkaratek lehen aldiz jaso du beraien ahotsa. Euskal iheslari eta deportatuen seme-alaben kontakizunak. Venezuela, Mexiko, Hendaia, Kuba, Suitza, Cabo Verde… Ikusezin izateari utzi nahi dioten bizipenak.
19:30 – 20:00
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
Liburu itzulpena
‘Maskulinitateak’ – R.W. Connel / Itzultzailea: Ane Garcia
Maskulinitatearen eraikuntza eta eraldaketa lantzen du R. W. Connell soziologoaren liburuak.
13:00 – 13:30
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
‘Hamairu ipuin’ – Luisa Carnés / Itzultzailea: Danele Sarriugarte
Luisa Carnésen lehenengo argitalpena euskaraz. Narrazioak Errepublikako, Gerra Zibileko, Gerraosteko, eta Mexikora erbesteratu zenean idatzi zituen garaikoak dira
14:00 – 14:30
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
Haur literatura
‘Patata eta tomatea, tripontzi parea! eta Tipula eta erremolatxa, hau pagotxa!’ -Irati Garmendia eta Ane Arzelus
Ortuko bizitza bilduma berri honen bidez eta errimak baliatuz, haurrek ikasiko dute ortuan ze barazki landa ditzaketen bata bestearen ondoan eta noiz ez den komeni elkarren alboan ereitea.
12:00 – 12:30
Saguganbara – Elkartegia
Disko aurkezpena
‘Hitzekin jolasean’ – Esti Markes
Esti Markezen bakarkako lehen diskoa da ‘Hitzekin Jolasean (Autoekoizpena, 2022)’. Musika guztia berak sortua da, baita letra gehienak ere. Pop-rock doinuak izango dira nagusi, estilo anitzekin jolasean ibiliko bada ere.
16:50 – 17:20
Ahotsenea Musika – Plateruena (Ahotsenea Zuzenekoak)
Film emanaldia
‘Latsariak’ – Estibaliz Maguregi
LATSARIAK Con Ciencia y Arte elkarteak bultzatutako dokumentalak latsarien lan gogorra gogorarazi nahi du; izan ere, egindako lana ezinbestekoa izan da herritarren eta familien osasuna eta bizi-kalitatea mantentzeko. Hala, hamahiru emakumek beren esperientziak kontatu dizkigute.
20:00 – 21:00
Irudienea – Zugaza
Antzerkia
‘Lasterketa bat egin txaloka ero moduan’ – Libe Mendizabal eta Amaia Salazar
Antzezlan honetan korrikalari popular batek bizitzen dituen peripeziak/komeriak ikusiko dugu, batez ere emakumeak eta nola sendatu daitekeen hurtsune handi bat.
13:00 – 13:45
Errepikapena: 18:00 – 18:45
Szenatokia – San Agustin Kultur Gunea
Abenduak 11
Liburu aurkezpenak
‘Denboraz. Galde-erantzunen bilduma’ – Hainbat egile
Ane Labakak, Mariñe Arbeok, Malen Amenabarrek eta Nerea Ibarzabalek BERRIA egunkarian argitaratutako iritzi zutabe ilustratuetatik abiatutako sormen lana.
13:30 – 14:00
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
‘Fotokazetaritza. Argazkigintzaren teknika eta kazetaritzaren egitekoa’ – Maria Gorosarri (UEU)
Liburu honetan argazkigintzaren alde praktikoa eta unibertsitate-mailako teoria biltzen ditu egileak. Fotokazetaritzan sakontzeko, hausnarketa teorikoen inguruko azken eztabaidak ere jasota daude.
‘Sendabelar baratzea’ – Garbiñe Larrea (Argia)
Sendabelar baratzea liburua aurkezteaz gain, norbere osasunaren mesedetan erabiltzeko hitzaldia ere egongo da.
17:30 – 18:00
Talaia – Landakogunea
‘Esaten ez den guztian’- Izaskun Etxeberria Zufiaurre
Tere Irastorzaren erreseina: “Izaskun Etxeberriaren herria ez da Euskal Herriko sakan edo sakon mitologiko horietakoa, non dena amaitu ostean ere dena bertan geratzen omen den, non malkoak ibaietara doazen, eta hezurrak lurra asetzera. Izan ere, egileak ez du gizakien aberria erakusten baizik eta beraien egonarria, diren tokian direla”.
18:00 – 18:30
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
‘Zoonimia’ – Nerea Arrien (Xabier Lete Poesia Saria)
Poetak bere barneko emozioen adierazpide bilakatzen ditu animaliak, bestiario pertsonal bat osatzeraino, tradizioaren, zientziaren, esperientzia kulturalaren eta hausnarketa pertsonalaren emaitza bihurtuz.
19:00 – 19:30
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
Liburu itzulpena
Munduko poesia kaierak’ – Anna Akhamatova / Itzultzailea: Josu Landa
Bere gizaldiko poeta errusiarretan gailenetako bat izan zen Anna Akhmatova.
12:30 – 13:00
Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)
Haur-literatura
‘Txikikondairak’ – Xandra Bilbao eta María Santórum (Ed.)
Liburuak euskal mitologiako kondaira zaharrak hurbiltzen dizkigu, inoiz kontatu ez diren bezala. Protagonistak zer gertatu zen kontatzen digutenak dira.
11:00 – 11:30
Saguganbara – Elkartegia
Disko aurkezpena
‘Beltz kresaltsua’ – Arima Soul
Euskaraz egindako soul ariketa handienetakoa da Arima Soul taldearena, eta emaitza zorrotza eta ausarta da. Lidia Insaustiren magiak lideratzen du taldea.
11:00 – 11:30
Ahotsenea Musika – Plateruena (Ahotsenea Zuzenekoak)
Dantza
‘Hau ere banaiz’ – Garazi Abraldres Azkorbebeita
Barra bertikalaren eta musikaren laguntzaz biziko dugu pole Dance ikuskizun hau.
13:00 – 13:10
Errepikapena, 17:30 – 17:40
Szenatokia – San Agustin Kultur Gunea