Donostiako feministek fanzine bat egiteko deia egin dute

Donostiako koordinadora feministak kreatibitatea bultzatu nahi du konfinamenduan eta horretarako fanzine feminista egiteko gonbidapena zabaldu du. Argitalpenenerako denetariko espresioak hartuko dira: olerkiak, abestiak, marrazkiak, komikiak, argazkiak.

Deialdiaren komunikatua erreproduzitzen dugu (behean gaztelaniaz):

Derrigorrezko konfinamendu egoera honetan, ziur gauza pila bat pasatu zaizkigula burutik; izan ere, sortutako alarma sozialak, gure zein gertuko pertsonen osasunagatik kezkatzera garama.

Batzuk beldur gara gure lanak ez digulako etxean egoten uzten. Beste batzuei denborak gain hartzen digu, etxean egonda gure zaintza lana biderkatu egiten delako. Beste batzuek etxe bat izateko zortea dugu, bertan geratu ahal izateko, baina antsietateak une oro harrapatzen gaitu.

Ziur, krisi txiki eta handien erdian, barre egiteko, dantzatzeko edo gauzak sortzeko uneak ere baditugula.

Horretarako, gogoetak, olerkiak, abestiak, marrazkiak, komikiak, argazkiak barnebilduko dituen FANZINE FEMINISTA bat osatu nahi dugu.

Badakigulako konfinamendua ere feminista izango dela, edo, bestela, basakeria. Konfinamenduaren aurrean ere, feminismoa da bide bakarra!

Reírmos en medio de las crisis

En estos últimos días de confinamiento obligatorio, alarma social y preocupación seria por nuestra salud y la de nuestras personas cercanas, seguro que nos han pasado un montón de cosas por la cabeza.

Algunas tenemos miedo porque nuestro trabajo no nos permite quedarnos en casa. A otres no nos da la vida porque estando en casa nuestro trabajo de cuidados se multiplica. Otres tenemos la suerte de tener una casa en la que poder quedarnos, pero la ansiedad se apodera de nosotras.

Seguro que también, en medio de las pequeñas y grandes crisis, tenemos momentos para reírnos, bailar o crear cosas. Os proponemos armar entre todas un FANZINE FEMINISTA lleno de nuestras reflexiones, poemas, canciones, dibujos, comics, fotos etc.

Porque sabemos que el confinamiento también será feminista o, si no, barbarie. ¡Frente al confinamiento, el feminismo es el único camino!