Euskararen Akademiak euskaltzain berria izendatu du. Euskaltzain osoek bozketa egin dute Patxi Zabaleta emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea betetzeko eta Castillo Suárezek erdietsi du Euskaltzaindiaren Arautegiak eskatzen duen gehiengo osoa. Beste hautagaiak, Paula Kasaresek, uko egin dio hautagaitzari bozketa izan aurretik.
Hona hemen euskaltzain oso berriaren profil laburra:
Castillo Suárez García (Altsasu, Nafarroa, 1976). Euskal Filologian lizentziaduna da eta toki-administrazioko euskara teknikaria ogibidez. Bere literatura lanari etorrita, batik bat, poesia lanak idatzi ditu: orain arteko bildumarik osatuenak Souvenir (2008, Elkar), Urtebetetze festa (2012, Elkar), Irautera (2019, Elkar) eta Elurra elurraren gainean (2022) izan dira. Euskaltzain urgazlea da 2016tik eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea 2021etik.
Gaur egun, 22 euskaltzain osoz, 10 euskaltzain emerituz, 145 euskaltzain urgazlez eta 65 ohorezko euskaltzainez osatua da Euskaltzaindia. 96 lagun euskaltzain oso dira 1918tik gaurdaino Akademiak izendatu dituenak. Gaur egungo euskaltzain osoen zerrenda 14 gizonezkok eta 8 emakumezkok osatzen dute