Beste erailketa matxista bat izan zen larunbatean Bilbon, non 28 urteko gizon batek 89 urteko izeba hil zuen Santutxu auzoan. Aurtengo hirugarren erailketa da Euskal Herrian. Talde feministek kontzentrazioak deitu dituzte datozen orduetarako.
Biak elkarrekin bizi ziren. Gauerdian, poliziaren kotxe batera hurbildu zen gizona eta agenteei aitortu zien egindakoa. Poliziek andrea ohe baten gainean topatu zuten hilik. Bularrean labanaz egindako zauriak zituen. Hiltzailea atxilotuta dago.
Hiru erailketa hilabetean
Beste bi erailketa matxista gertatu dira Euskal Herrian azken asteetan. Lehena, maiatzaren 15ean, Orion (Gipuzkoa). Bikotekide ohiak 47 urteko emakumea tiroz hil zuen. Maiatzaren 28an, bestalde, 35 urteko beste emakume bat erail zuen Gasteizen bere mutil lagun ohiak. Haurdun zegoen. Erasotzaileak urruntze-agindua zuen.