Donostiako mugimendu feministan pisu handia izan zuen. Emakumeeen Batzarrak 1978ko Zinemaldian lortu zuen emakume zinemagileek egindako filmeen ziklo bat egitea. Zinemaldiak 70 urteko historiako artxiboa arakatzeko egin zituen lanetan parte hartu zuen Ana Uretak. Mahai inguru batean kontatu zuen solasaldiak egiteko koordinatzen zirela, eta itzulpenak ere eurek egiten zituztela, eta zinemagileei harrera ere bai.
Bulego bat sortu zuten lan hura egiteko. Savoy zineman egin zuten ziklo hura, Groseko San Frantzisko kalean. Lan boluntarioa egiten zuten. Garai hartanoso zaila zen film horiek lortzea, eta informazio hura aurkitzea. Emakume zinemagileen zerrenda bat osatu zuten kide guztien artean, eta hortik abiatu ziren zikloa egiteko. Haurtzaindegi zerbitzu bat jarri zuten abian Zinemaldian, eta zaintzaileak gizonezkoak zirela azaldu zuen Uretak, emakumeak zinemara joateko eta gizonek zaintza lanak egiteko.
(Berri hau Hirutxulo Hitza-n argitaratu da)